David Bravoren blogean aurkitu dut Alderdi Pirataren gunean argitaratutako bideo “zoragarri” hau. Ez dakit gidoilaria Teddy Bautista izan den, baina lotsagabe bat izan behar du hori ume horien ahotan jarri duenak.
Onargarria al da horrelakoak egitea gure ikasleekin? Niri manipulazio hutsa iruditzen zait, baina zein da ikastetxeek jokatu beharko luketen rola gai horren aurrean?
Portzierto, EITBko medioetan zabaltzen ari den “Musikarekin bat” kanpaina ez al zaizue lotsagarri eta betiko topiko gezurtiaz beteriko kanpaina bat?

JGabiMark(e)k zera dio:
No comment…
Bai, pentzetan dot Teddy Bautista ta Ramoncin ibili diela hortik gidoilari lanetan…
Luistxo(e)k zera dio:
EITBren kanpaina horren berri gehiago bai sarean? ze mezu edo irudi ditu? eta nork babestua da?
magic(e)k zera dio:
Kaixo Luistxo:
Aurreko astean, ETB 1ean iragarkia ikusi nuen lehenbiziko egunean harrituta gelditu nintzen eta sarean bilatzeari ekin nion. Alferrik! Arrastorik ere ez.
Hurrengo egunean, Euskadi Irratian irratirako eginiko bertsioa entzun nuen eta berriro hasi nintzen sarea arakatzen. Emaitza kaskarrarekin beste behin.
Atzo, mezu hau idatzi aurretik, berriro ariketa berdina egin nuen baina ez dago ezer. Kanpaina hori telebista eta irratian jarri badute, zergatik ez dute hori Interneten ipini? Norberak atera ditzala bere ondorioak.
Iragarkia EITBren izenean egina dago eta pertsona bat abestiak jaisten ikusten da. Bat batean, dena itzaltzen da eta mezuak honelaxe dio gutxi gorabehera:
Bartolo(e)k zera dio:
Nik hurrengoa esango nioke ETB-ri.
ETB-ek bikoiztua dagoen filma eta telesail oro euskara gabe ateratzen ahalbidetzen duen orotan, euskara itzaltzen da eta horrela segitzekotan, guztiok euskara gabe gelditzeko arriskua dugu. Ez utzi ETB euskararen jabe bakarra bihur dadin, jeitsi eta kopiatu ETB-ek euskaraz editatzea uzten ez duen telesail eta filme oro:
Hemendik has zaitezkete: http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php
http://arkadiaeuskalontzia.blogspot.com/
Eta lagundu zabaltzen jendeak musu truk sortzen hari den euskarazko azpitituloak:
http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php
http://www.manterola.org/azpitituluak
http://arkadiaeuskalontzia.blogspot.com/