TopOfBlogs
A A
RSS


Euskal Herriko Ikastolen mapa

Iaz, DBH 1-eko ikasle batek hasiera eman zion orain aurkezten dizuegun mapa honi. Egundoko lana egin zuen arren, amaitzeko astirik ez eta ikasturte honetan amaitzea erabaki genuen. Horregatik, aurtengo DBH 1eko ikasleekin (12 urte) proiektuari heldu diogu eta lan kolaboratzaile gisa amaitzea erabaki genuen.

Horretarako, aurtengo ikasleak kolaboratzaile gisa gonbidatu nituen mapa horretan eta gure posta zerbitzua erabiliz, egin beharreko lanaren xehetasunak helarazi nizkien. Horra hor ezaugarri nagusiak:

  • Hasita zegoen mapa bukatzea zen lanaren xedea
  • Gela bakoitzak lurralde ezberdinak hartu behar zituen
  • Ikastolen Elkartearen gunean dauden datuak erabili behar zituzten mapan kokatzeko
  • Kokapena ahalik eta zehatzena bilatu behar zuten
  • Ezagutzen dituzten tresna kolaboratzaileak erabiliz, norberak sartu beharreko ikastolak zehaztu behar zituen

Ikusten duzuen bezala, nahiko sinplea da erabilitako sistema eta saio bakar bat nahikoa izan da orain aurkezten dugun mapa hau “osatzeko”. Eta kakotxen artean kokatzen dut, amaitu gabe dagoelako. Mapa amaitzeko zuen laguntza eskatu nahi dugu.

Lan honekin, beste gauza batzuen artean, lan kolaboratzaileek duten ahalmen ikaragarriaz ohartarazi nahi nien. Hau da, bakoitzak jarritako ale txiki batekin, behar bezalako baliabideak erabiliz, gauza txukunak eta indar handikoak egin zitezkeela frogatu nahi nien.

Nik uste dut hori bizi dutenez, nahiko ongi barneratu dutela, baina orain pausu bat gehiago eman nahi dut eta horretarako zuen laguntza behar dut. Ikasleek eginiko mapa horretan akats batzuk ikusi nituen eta ikastola batzuk sartu gabe gelditu dira. Horregatik, zuen laguntza eskatzen dut ikusten dituzuen akatsak iruzkinetan adierazteko. Beraiek harpidetuta daude blog honen iruzkinetara eta zuen zuzenketen berri berehala izango dute. Honela, ikasleak ohartuko dira lan mota hauen beste ezaugarrietako bat jendearen partaidetza eta elkarreragina dela.

Euskal Wikipedian ekarpenak egiten jarri nahi ditut, baina ez nuke nahi “derrigortuta” horrelakoetan jartzea. Aitzitik, konbentzituta eta gogoz ikusi nahi ditut. Hiritar gisa jokatu dezatela, gutxitan aitortzen zaien protagonismoa hartu eta euren etorkizunerako horren beharrezkoak izango diren lan egiteko era hauetan trebatu eta ezagutu ditzatela.

Aldez aurretik, zuen zuzenketak eskertu nahi ditut, nire ikasleentzat adibide bikaina izango dira eta, bide batez, ikastolen mapa hobe bat eraikiko dugu.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/12/12/euskal-herriko-ikastolen-mapa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskal Herriko Ikastolen mapa”

  1. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Lan polita. Akats batzuk aipatu nahi nituzke:
    - Lizarrako ikastola Torres del Rio-n kokatu dute.
    - Vianako ikastola ez da agertzen, ezta Oiongoa ere.
    (Ez dakit ikasleen errorea izan da, nota jadanik emanda egotea espero dut honela bada, edo bestelakoa… komentatuko diguzue)

    Periferia beti ahaztuta…. Benito, has zaitez kantan….
    Erribera eeeerribeeeeraaaaa!

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Mila esker Fultxo.

    Notari dagokionez, jarduera honetan ebaluatu nahi nuen gauza bakarra euren arteko interakzioa zen. Alegia, lan kolaboratzaile bat egiteko azaldutako jarrera, erabilitako baliabideak, eginiko ekarpenak, bilatutako irtenbideak… Horretan, oro har, emaitza nahiko ona izan dela esan dezaket. Lan horren fruitua edo emaitza bigarren planoan gelditzen zen. Izan ere, lan kolaboratzaileetan trebatzea da helbururik nagusiena, gerora begira lan konplexuagoak egiteko gai (konpetente) izan daitezen.

    Aipatzen dituzun akatsak ez dira nik ikusi ditudan bakarrak, horregatik, eskatu dut zuen laguntza. Ikasleek ikus dezatela lan kolaboratzaile batean zein nolako garrantzia duen jendearen partaidetzak, sarearen erabilerak, sare sozial bat osatzeak…

    Ziur nago asteburu honetan bertan, aipatzen dituzun akats horiek baten batek zuzenduko dituela (denak erne baitaude).

    Ea ikastoletako jende gehiago animatzen den eta akats gehiago bidaltzen dizkiguten. Ikastoletan beti aipatu dugun eta harro sentiarazi digun elkarlanaren izpiritua ez dadila hitz hutsaletan gelditu.

  3. Gravatar Image

    xa2(e)k zera dio:

    Mungiako ikastola falta dela uste dut…

  4. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Aupa Xa2:

    Ni ere nahastuta ibili naiz. Ez dakit zer gertatu den, baina nik ere ez nuen ikusten eta zuk esandakoa sartzea erabaki dut. Sartu eta begiratu dudanean, bi aldiz agertzen zen ikastola hori. Bata bestearen ondoan. Auskalo zergatik.

    Berriro ezabatu dut eta orain bai ikusten dut bat. Dena den, mila esker Xabi. Ea beste ikastoletakoek ere zer edo zer esaten diguten…

  5. Gravatar Image

    xa2(e)k zera dio:

    Zoom kontua agian:
    http://xkcd.com/489/

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo