TopOfBlogs
A A
RSS


Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, atlasa.net izeneko gune berria sortu du. Aurkezpenean dioenaren arabera…

…tresna honen helburua erabiltzaile ororen eskuetan informazio fidagarria jarri eta zerbitzua eskaintzea da. Hori dela eta, atlasa.net gunea aproposa da ekonomia eta gizarte alorreko profesional zein eragileentzat, nahiz hezkuntza mundurako. Lehenengo bertsio honetan, GAINDEGIAk, demografia, gizartea eta makro-ekonomiako adierazle bateratuen hautaketa eskaini du (ikus adierazleak gunea), baina asmoa, web aplikazioa eta informazioa eguneratzen eta osatzen joatea da.

Gure ikasleei ipintzen dizkiegun jarduera askotan gune honetan eskaintzen diren adierazle ezberdinen inguruko informazioa bilatzea eskatzen diegu. Jarduera hauen helburuetako bat liburu eta atlas ezberdinetan informazioa bilatzea izaten da. Baliabide berri honekin, datu horiek eskura izango dituzte klik gutxi batzuekin, beraz, jarduera hauen diseinuari ukitu batzuk ematea beharrezkoa izango da. Eta burura datorkit momentu honetan gure ikastolako 4. mailako ikasleek, Goierriko bailararen inguruan burutu berri duten proiektua.


Magic-ek informazio gehiago emango dizue honen inguruan.

Iturria: Zabaldu.com

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/12/17/euskal-herriko-ekonomiaren-eta-gizartearen-atlasa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Erabat ados Jolausek dioenarekin.

    Oraindik ere, bai testu liburuetan, bai irakasleek ekoiztutako jardueretan, duela 15-20 urte erabilitako irizpide berdinak mantentzen dira. Oso arrunta da ikasleak gai baten inguruko informazioa bilatzen eta lan bat ekoizten jartzea. Zertarako? Batek daki. Aspalditik egiten den gauza bat izanik, oso gutxi dira jarduera hauen baliagarritasuna zalantzan jartzen dutenak.

    Ni naiz horietako bat. Jolausek 9 urteko ikasleek ekoiztutako lana adibide gisa jarri du. Bada, lan hori ez dago sarean jartzerik. Zergatik? Eskatzen zitzaien informazio bilketa klik batez lortu dutelako eta behar zutena baino gehiago modu erraz batean lortu dutelako. “Kopiatu eta itsatsi” jardunean oso “konpetenteak” direla erakutsi dute eta profesional batek sinatuko lukeen moduko lana aurkeztu baitute.

    Zer arraio lortu dute lanketa horrekin? Nire uste apalean, ezer ez. Nik uste dut jarduera hauen planteamenduan 360ºko aldaketa eman beharra dagoela. Nik, eskualdeari buruzko lan horretan adibidez, ikasleak herri ezberdinetako herritarren nahiak, kexak, iradokizunak… bildu eta agintariei eramaten jarriko nituzke, eskualdeko sektore ezberdinetako erakunde, enpresak… bisitatzen eta euren egoera, egitasmoak… biltzen jarriko nituzke… Edo, argazki eta bideo kamerak eman eta eskualdeko eraikin historiko, baserri, industria, parke, baso, ibai… edo nahi dugunaren erregistro grafiko bat egiten jar ditzagun.

    Nik uste dut, gaur egun, beste era bateko baliabideak eta aukerak ditugula eta ezin dugula aitzinean bezala jarraitu.

    Ez dakit, baina betiko informazio bilketa eta ekoizpenak, gaur egun, oso gutxi eskaintzen die gure ikasleei eta ez zait iruditzen ikas prozesuan ezer berezirik aportatzen dutenik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo