TopOfBlogs
A A
RSS


Ebaluazio Diagnostikoaren lehen item liberatuak eskuragai

Ebaluazio diagnostikoa

Eusko Jaurlaritzaren babesa duen Ebaluazio Diagnostiko izeneko gunean, LHko 4. mailarako lau item eta DBHko 2. mailarako beste lau argitaratu dituzte dagoeneko. Zalantzarik gabe eredu hauek oso baliagarriak suertatuko zaizkigu irakasleoi, gure ikasleei egingo zaizkien kanpo ebaluazio frogen inguruko pistak biltzen joateko.

Ebaluazio diagnostikoa zer den jakin nahi duenarentzat, hementxe ipintzen dizuet aurrean aipatutako webgunean bertan aurkitu daitekeen pdf dokumentu batetan honi buruz esaten dena:

Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute. Proba eta galdera-sortak berdinak dira ikasle guztientzat eta irizpide estandarizatuekin ezarriko dira diru publikoaz finantzatutako ikastetxe guztietan. Ebaluazioak nahiko informazio objektiboa eskainiko dio ikastetxe bakoitzari bere egoerari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari helaraziko zaie. Informazio horrek, ikastetxe barneko datuekin osaturik, hobekuntza-prozesuak abian jartzeko aukera eskainiko du.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/12/19/ebaluazio-diagnostikoaren-lehen-item-liberatuak-eskuragai/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Ebaluazio Diagnostikoaren lehen item liberatuak eskuragai”

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo