Irakasle batzuek, euren ikastetxeetan dituzten baliabide eskasak aitzakiatzat jartzen duten bitartean, beste batzuek gure ikasleek beharko dituzten konpetentziak aurreikusi eta zabaltzen dute.
Wendy Drexler-ek azaroan argitaratu zuen bideo honek egundoko oihartzuna izan zuen sarean eta orain, DotSub guneari esker, azpitituluak euskaraz dauzkagu.
Ea ikasle eta irakasle konektibista gehiago azaltzen diren.

Fultxo(e)k zera dio:
Batek esan zuen bezala:
“Honek ez du irakaskuntza presentzialik ordezkatuko” Kar, kar, kar…
Portzierto, kendu ahal baduzue Spam-aren aurkako kopiatu beharreko digitoak. Behin baino gehiagotan sustuak eman dizkidate eta oso iruzkin luzeak galdu izan ditut…
Blade Runner berridatziz: Iruzkin horiek galduko dira sarean, malkoak euripean bezala.