TopOfBlogs
A A
RSS


“Pixka bat es mucho” bene-benetan?

Ega 07-08 azterketakGaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean.

Oihartzun handia izan du egunotan ariketak sareratzearen kontua (1, 2, 3…); agi denez, bati baino gehiagori ondo letorkioke materiala klik batera izatea. Beraz, baliabide horiek erabiltzeko asmoa zenutenoi adierazi nahi dizuet, jasotako eskaera eta argudioekin bat ez etorri arren, onartzea baino ez zaidala geratzen eta oraintxe bertan saretik kenduko ditudala, Administrazioak atzera sareratzea begi onez ikusi arte. Dena den, hausnarketarako hainbat puntu utzi nahi dut:

  • Administrazioarekin bat egiten dugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko asmoan. Agian, ameslari hutsak izateagatik, guk ez ditugu zailtasunak ikusten partekatzen dugun xedea lortze aldera.
  • Egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar?
  • Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztartzen dituen egitasmo eskuzabal bati?

Amaitzeko, garrantzitsuena baliabide hauek denon eskura egotea iruditzen zaigunez, egindako lan guztia Adminsitrazioaren esku ipini nahi dugu. “Pixka bat es mucho“, guk gehiago nahi dugu.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2009/02/13/pixka-bat-es-mucho-bene-benetan/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: ““Pixka bat es mucho” bene-benetan?”

  1. Gravatar Image

    Benito(e)k zera dio:

    Bene-benetan Maitek egin duen lana eta horrekin izan duen ilusioa ez dira “pixka bat” izan, eta askori egin dien mesedea, “mucho”, benetan.
    Maite, ez dakit zer esan. Animoa, sikieran.
    Administrazioari… badakit zer esan, baina euren praktikan (hitzek kontrakoa esan arren) erakusten duten ereduari jarraiki, neure kolkorako gordeko dut.

  2. zabaldu.com(e)k zera dio:

    “Pixka bat es mucho” bene-benetan?

    Maite Goñi IKTeroak EGAko 2008ko azterketak jarri zituen sarean, 2009ko azterketa prestatu behar duen edonork eskura eduki zitzan. Eusko Jaurlaritzak liburu berria argitaratu du EGAko azterketekin. Eusko Jaurlaritzak Maite Goñiri deitu dio EGAko azte…

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Negargarria benetan.

    Beste argudio bat gehiago EGA azterketa funtsean negozio bat dela pentsatzen dugunon alde.

    Nolako administrazioa dugu bada gero? Herritik sortutako irabazi asmorik gabeko euskararen aldeko horrelako ekimen bat horrela bukaraztea? Baina non ikusi da hori?

    Kokoteraino nago entzuteaz herri honen etorkizuna berrikuntzan dagoela; non demontre aplikatu beharra dago berrikuntzaren izpiritua lantegietan bakarrik? Eskoletan bakarrik? Eta administrazioan? Eta politikarien artean?

    Gai honen inguruan sarean zehar egon daitezkeen iritziak jarraitzeko Twitter tresna interesgarria izan daiteke. Gutako batzuk dagoeneko hasiak gara gure tweet-ak #EGA=$ etiketarekin markatzen.

  4. Gravatar Image

    iturri(e)k zera dio:

    Animo, Maite. Mucho da asco!

  5. aupatu.com(e)k zera dio:

    “Pixka bat es mucho” bene-benetan?

    Ordiziko Jakintza ikastolako Maite Goñik, duela egun batzuk, EGAko 2008ko ariketak jarri zituen sarean, nahi duenak bere kabuz praktikatu dezan. Ariketa horiek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburutik hartu dira eta sekulako lana egin ondoren, modu…

  6. Gravatar Image

    Gari Araolaza(e)k zera dio:

    Duela zenbait aste batzuk antzerako zerbait gertatu da Osakidetzako oposaketarako galdera liburuarekin. Liburua PDF babestuan eman zuten webgunean. Ezin zitekeen inprimatu. Arrazoia? Enpresa baten eskuetan zegoela haiek inprimatu eta saltzea.

    Animo Sei. Soluzio erraza dago: P2P sareetan jarri, Emulen, BitTorrent edo dena delakoan.

    Duela zenbait urte Euskaltzaindiari euskal klasikoen digitalizazioa liberatzeko eskatu zitzaionean, Euskaltzain batek “pirateoen beldur” zeudelako ez zirela horrela publikatu esan zuen.

    Baina, zertarako argitaratzen dira guzti hauek? Dirua ateratzeko ala ahalik eta zabalkunde handiena izan dezaten?

  7. Gravatar Image

    igortxu(e)k zera dio:

    Benetan tamalgarria albiste hau, gero ez gaitzatela agintariek Politika 2.0, “Pixkat bat es mucho” ta horrelako ekimenekin engainatu. Maitek egindako bezalako herri ekimenak oztopatu baino bultzatu egin beharko lituzke jaurlaritzak, denen onerako dira eta, larri zauritutako gure hizkuntzarentzat batez ere. Animo Maite!

  8. Gravatar Image

    Zuriñe(e)k zera dio:

    Hau dok, hau dok, hau dok umoreaa, kontsolatzeko, kontsolatzeko euskaldun jendea…
    P2P sareetan eskegiko nituzke oraintxe bertan nire eskura izango banitu…

  9. Gravatar Image

    Josu Lezameta (Jozulin)(e)k zera dio:

    Aupa IKTroak, aupa Maite! Arrazoia zeuen alde dago, aurrera, beraz!

  10. Gravatar Image

    xa2(e)k zera dio:

    Animo Maite!!

  11. Gravatar Image

    Iñaki(e)k zera dio:

    Animo!

    Pena lehenago enteratu ez izana! Aurten aurkezten naiz eta horrelako laguntzak eskertzen dira.

    Animo!

  12. Gravatar Image

    Eneko(e)k zera dio:

    Jakintza Ikastola aurrera!!
    Muxu handi bat gure Ikastolatik.

  13. Gravatar Image

    Andoni(e)k zera dio:

    Animo eta aurrera, egindako lanak merezi badu, aurrera begira egin duzuenak are gehiago. Pixka bat ez mucho ez al genuke bihurtu beharko nada de nada?

  14. Gravatar Image

    Ainhoa(e)k zera dio:

    Lotsagarria benetan! Zenbat gau eta asteburu lanean halako ordaina jasotzeko erakundeen aldetik! Eta ze ezjakinak!

    Beste arrazoi bat lanean segitzeko. Muxutxu, Maite, egongo gara!

  15. Gravatar Image

    Josu O.(e)k zera dio:

    Honek gauzak ezin dira onartu erakunde publiko batetik.

    Aupa Neskak!!!

  16. Gravatar Image

    azpi(e)k zera dio:

    Buagggggg. Ezin dut imajinatu ere egin administrazioko langile bat zuri telefonoz deitu eta mezu hori ematean.

    Aurpegia behar da, eta lotsa gutxi.

    Animo!

  17. Gravatar Image

    joseba(e)k zera dio:

    Aupa Maite,

    Baina zuk publikatu duzun horrek lege haustea egiten al du? Hala ez bada, eta zuk egindako lana baldin bada, guztion eskura jartzea gomendatuko nizuke.

    Lotsagarria iruditzen zait zenbaiten jarrera, martxoaren lehenengoan, botoa ematerakoan, horrelakoak ere kontuan izan beharko genituzke.

    Animo, eta segi lanean, horrelakoek ez zaitzatela desanimatu, asko baikara zure lana estimatzen dugunak.

  18. Gravatar Image

    jentila(e)k zera dio:

    Azkenean, “todo por la pasta”.
    Gero, gizarte boluntarioaren feriak antolatuko dizkigute.
    Zurekin gaude Maite.

  19. Gravatar Image

    maritxu(e)k zera dio:

    animo maite! zurekin gaude!

  20. Gravatar Image

    Xabier Larretxea(e)k zera dio:

    Animo Maite!
    Tamalgarria da lau xoxengatik horrelako merkantilismo hutsa Administraziotik erakustea. Gero seguru nago miloiak gastatuko dituztela triptiko “txorra” bat argitaratzen edo ez dakit zeri buruz kanpaina egiten.

    Nik, nire haserrea beste nolabait azaldu nahiko nuke.

    Zurekin kontatuak jarri den “lumbreras” horren helbide elektronikoa jakingo banu prest nago, eta beste asko ere seguraski, berari idatzi eta “hainbat” gauzatxo esateko.

    Egiten dugu?

  21. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Animo Maite. Azterketa horiek ez badizute argitaratzen uzten, Nafarroakoak argitaratu! :-)
    Hau Nafarroan gertatu ezkero (edo gertatuz gero esaten da, test batzuk egin beharko ditut ikasteko), orain denok kristonak eta bi botatzen ibiliko ginateke Nafar Gobernuaren kontra… (Kristonak eta bi ala kristorenak eta bi?)
    Portzierto, hasi da jolaus “kojuntura” aprobetxatuz tresna berri bat sartu nahian… Twiter… falta zitzaiguna. Jolaus sendagilearengana joan behar duzu. (Sendagilearengana ala medikuenera???)
    Banoa test batzuk egitera.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo