Gaur, Bilbaon ospatzen ari den Nonick izeneko bilkuran, beste gauza askoren artean, Euro Blog Awards banatu dira.
“Eurovision” sistema bidezko bozketa bitxi horretan, epaile bakoitzak bat, bi eta hiru puntu banatu behar zituen. Guk 5 puntu lortu ditugu
eta, horietatik, Portugaleko epaileak 3 eman dizkigu. Mila esker!!!
Irabazlea Alemaniako Netzpolitik bloga izan da eta Bideoblogen atalean, La Comuna izan da. Zorionak guztioi!!!
Portugaleko epaileak emandako hiru puntu horiek eskertzeko, Siniestro Total taldeak argitaratu zuen “Menos mal que nos queda Portugal” albumeko abesti ezagun honekin uzten zaituztegu. Bideoa Bilboko Kafe Antzokian grabatuta dago.

Josi Sierra(e)k zera dio:
Emozioz beteriko botazioa izan da: Maite is the winner in… kasta & jatorra blog.
Zorionak hiruroi!
js
sei(e)k zera dio:
Magic, ze ona! Hementxe nago oraindik! Ez dakizu ze txalok jaso ditugun Portugalek puntuak eman dizkigunean…
Ze pena ez zeundetela hemen.
Zorionak irabazleei! Oso ondo pasatzeaz gain, bapo jan eta edan dugu eta jardunaldian gauza interesgarriak ikusten ari gara…
Eneko(e)k zera dio:
Zorionak!
Artistak zuek eta Siniestro, martxan eta a tope!
Maitek dioenaren arabera Siniestroren ¿Cuando se come aquí? famatuari erantzunez: ordura eta ganoraz!
Aupa zuek!
Josu O.(e)k zera dio:
Zorionak!
Nik eman nizuen botoa baina…. uy!!!
Dena den pozik egoteko modukoa da. Ánimo eta Gora Portugal!!!!
ion markel(e)k zera dio:
zorionak!
egiten dezuen lanak horrelako sariak eta handiagoak merezi ditu.
Aitor(e)k zera dio:
Zorionak!
Ez dituzue 5 boto horiek bakarri jaso. Gureak ere badituzue.
Koro(e)k zera dio:
Zorionak denoriii! Lastime Siniestroren bideoa ez duzuela aurreko astean jarri; bestela podiuma lortuko genuen! Horrela jakingo dute Quiénes somos, de dónde venimos, a dónde vamos, si estamos sólos en la galaxia o acompañados…¿Y si existe un más allá? ¿Y si hay reencarnación?
¿Quiénes somos?, ¿De dónde venimos?, ¿A dónde vamos? ¿Qué es el ser? ¿Qué es la esencia? ¿Qué es la nada? ¿Qué es la eternidad? ¿Somos alma? ¿Somos materia? ¿Somos sólo fruto del azar? ¿Es eficaz el carbono 14? ¿Es nuestro antepasado el hombre de Orce?
¿Quiénes somos?, ¿De dónde venimos? ¿A dónde vamos? ! Ai! Ké plazer! Guk etxean bagenekien, baina oraingoan Europa osoan jakingo dute… gutxienez… je, je! Pa.
manu(e)k zera dio:
Zorionak, beste behin ere!
Dagoenekoz asko dira zuen lana zoriontzeko erabili ditzakegun arrazoiak. Oraingoan, Europako eremuan islatu da IKTeroen errealitatea. Etxekoek aspalditik dakigu atzean dagoen ahalegin izugarria.
Zorionak eta animo!!!
Benito(e)k zera dio:
Siniestrorena ondo, baina ikusita zer fetxaren bueltan izan den hau ere ez dator txarto.
Parabéns!
magic(e)k zera dio:
Egia esan, bi hauekin (1 eta 2) ere dudatan izan nintzen. Azkenean, barruan daramadan rokeroa iraultzaileari nagusitu zitzaion.
Jozulin(e)k zera dio:
Muitos parabéns à adjudicação. Você é o maior. E queremos incentivar sigais sobre o seu trabalho.
jolaus(e)k zera dio:
Muito obrigado a todos!
Nik(e)k zera dio:
ZORIONAK!
Gaur bertan aurkitu zaituztet, baina ikusi dudanez, sari merezi-merezia izan da!
Segi horrela!