TopOfBlogs
A A
RSS


Curriculum proposamena

Nork esango lidake “Eskola 2.0” bezalako terminoa gorrotatzera iritsiko nintzenik! Bada, zehatz-mehatz, ez dakit arrazoia zein den, baina hori entzuten dudan bakoitzean… Nik uste dut Twitter bidezko “elkarrizketa”, softwarearen inguruan gertatutakoa eta horrelako gaiek hori sentitzera eraman nautela, baina era baikorrean jokatuko dudala agindu nuen eta horixe egingo dut.

Gure ikasleen curriculuma diseinatzen duten horiei zuzendutako proposamena da. Eta proposamena ez da nirea, Juan Freire irakaslearena, baizik. Bere Tumblr-en ingelesez dagoen artikulu hau aurkitu dut (hemen artikulua gaztelerara itzulita) eta hortxe topatu ditut antolatuta nire buruan bueltaka zebiltzan ideia asko. Nik nire itzulpen sui generis egin dut hemengo arduradunek irakur dezaten.

Horra hor, ikasleek DBH amaitzean menperatu beharko lituzketen IKT konpetentzia batzuk. Denak maila eta garrantzia berekoak ez badira ere, nik uste dut denak hemen jartzeak agerian uzten duela ordenagailuak eta hauen softwarea ez direla benetako eskola aldaketaren ardatz nagusia.


OINARRIZKO WEB GAIAK

1. HTML oinarrizko ezagutzak (lodia, azpimarratu, etzana, ikur bereziak)
2. Embed kodearen erabilera eta esteka bat nola egin
3. Monitorearen kaptura bat nola egin eta nola partekatu
4. Nola egin eta partekatu laguntza eskatu edo zerbait azaltzen duen bideo labur bat
5. Laburdurak eta oinarrizko emotikonoak ikasi (adibidez, ROFL, bere iritziz),
6. Nola egin web orri bat norberaren gauzak biltzeko (adibidez, iGoogle, Netvibes)
7. Gehigarriak eta pluginak nola gehitu leku ezberdinetan (gure kasuan, Xuxen, Euskalbar…)
8. Web orri sinple bat nola egin (adibidez, Google Sites)
9. Curriculum web egitea / portfolio digitala
10. Nola eta noiz erabili partekatutako dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak…
11. Nola eta zertarako sortu etiketak
12. Nola eta zertarako erabili URL helbide laburrak (adibidez, TinyURL)

ANTOLAKUNTZA

13. Nola sortu sare bat egutegian oinarrituta eta denbora kudeatzeko erabili
14. Nola ezarri eta kudeatu RSS irakurgailu bat
15. Nola aurkitu bilera komunen egutegi bat (adibidez, Doodle)
16. Komunikazio batzaile bat nola sortu (adibidez, Digsby, Trillian, TweetDeck)

KOMUNIKAZIOA

17. Posta elektronikoa nola kudeatu
18. Nola idatzi e-posta bat lehen harremanetarako
19. Mezuren gaia nola idatzi
20. Mezu baten erantzun on bat nola idatzi
21. Testu etiketa (noiz da egokia, noiz ez)
22. Nola laburtu gure ideiak 140 karaktere edo gutxiagotan
23. Twitter nola erabili (erantzuna, retweet, mezu zuzena),
24. Nola erabaki foro publiko batean partekatu edo ez eta zer (gaur egun edo etorkizunean eragina izan dezake)
25. Nola kudeatu bilera bat online
26. Nola eskaini web konferentzia egoki bat
27. Sare sozialen arteko ezberdintasuna eta euren erabilera ezagutu (adibidez, Facebook, Ning, LinkedIn)

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA ETA IKERKETA

28. Nola erabili, partekatu eta bilatu gogokoak (adibidez, delicious)
29. Nola eta noiz erabili liburu bilatzaileak
30. Noiz eta nola erabili irudi bilatzaileak
31. Noiz eta nola erabili ez ohiko bilatzaileak edo bilatzaile espezializatuak (adibidez, Clusty)
32. Wikipediako artikuluen egileak zein den eta euren fidagarritasuna ezagutu
33. Nola sortu bilatzaile pertsonalizatua
34. Noiz fida gaitezke topatutako informazioaz
35. Artikuluen zitak nola erabili erreferentzia hobeak topatzeko
36. Nola kudeatu bibliografia bat online (adibidez, Zotero)
37. Nola ezarri web alertak informazio berriaren jarraipenerako (adibidez, Google alertak)

PRIBATUTASUNA, SEGURTASUNA ETA LEGEA

38. Creative Commons - Zer da eta lizentzia egokia nola hautatu
39. Sarean partekatutako edukien egileek ezarritako lizentzia nola irakurri
40. Nola eta zer da partekatu behar duguna hartzaile eta eremuaren arabera
41. Nola kudeatu erabiltzaile izenak eta pasahitzak
42. Nola ezarri eta doitu pribatutasuna sare sozialetan (Facebook, MySpace eta Twitter)
43. Nola lor dezakete zure datuen informazioa (adibidez, Facebook-eko lehiaketetan parte hartuz)
44. GPS jarraipen sistemen aurrean izan behar ditugun segurtasun prebentzioak

AURKEZPENA

45. Nola erabaki aurkezpen baten luzapena audientziaren arabera
46. Diseinuaren oinarrizko printzipioak
47. Ipuin narrazioen printzipioak
48. Aurkezpenak nola partekatu Interneten
49. Nola sortu aurkezpen ez lineala
50. Nola sortu aurkezpen deigarria (eta noiz erabili)
51. Nola lortu kalitate handiko irudiak aurkezpenetan erabiltzeko (dagozkien egile eskubideekin)
52. Nola aurkitu audioak aurkezpenetan erabiltzeko (dagozkien egile eskubideekin)
53. Bideo baterako azpitituluak nola lortu / sortu
54. Nola izendatu Interneteko bideo bat
55. Noiz eta nola erabili lupa birtual bat aurkezpen batean

IKASTEKO ERAK

56. Nola sortu kontzeptu-mapa interaktibo bat ideiak antolatzeko
57. Blog bat nola erabili ikas prozesuaren jarraipenerako
58. Nola aurkitu gune, blog eta beste baliabide onak ikasten ari garen gairako
59. Nola sortu eta zaindu norberaren ikasteko sare pertsonala (PLN)
60. Nola parte hartu ikasteko antolatzen diren zuzeneko txatetan (adibidez, TweetChats)

Honaino, bere mezuan agertzen direnak. Nik denak ez nituzke sartuko eta beste batzuk faltan botatzen ditut (denbora errealeko batzaileak (Friendfeed), Copyleft lizentziak, mashup-en ideia…). Hala ere, nik uste dut abiapuntu interesgarria dela gainean datorkigunari arrakastaz aurre egiteko, betiko flash-jokoetatik eta betiko formazio estandarretik harago joan beharko genukeela ikusteko. Ez al zaizue iruditzen?

Amaitzeko, ETBn emandako albistearekin uzten zaituztet. Ondorioak, zuek atera.


Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2009/10/12/curriculum-proposamena/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Curriculum proposamena”

  1. Gravatar Image

    Berta(e)k zera dio:

    Lan Bikaina!!
    Oso lagungarria izango da eginiko zerrenda. Nik uste dut sareko lanarekin kurrikulum dotorea osotuko dugun.
    Ekintzen, edo hobeto, atazen proposamenak bildu behar genituen, etapaka, mailaka…
    Gogoratu Ikasbloggers-en bileran esandakoa. Momentuz, Irene eta biok asmo horrekin gabiltza. Lehen hastapen txikiak badira ere, eta denbora eskasa hontuan hartua, espero dugu martxan jartzea.
    Zuen ekarpenak egon behar, jakina.
    Agur beroa :grin:

  2. Gravatar Image

    Josu O.(e)k zera dio:

    Eta zenbat irakasle daukazuz/guz prestatuta ikasleek gauza hoiek ikas ditzaten? :sad:

  3. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Joer Josu, harria ukitu duzu!!!

    Horregatik jarri dut hau, bada. Ikusten ari naizelako duela 10 urte ematen zen antzeko formazioa errepikatzera doazela. Hori bai, garai hartan Office ematen zuten eta orain Openoffice, garai hartan Windows 98, orain Ubuntu… Eta zein izan da urte hauetan guztietan formazio horren emaitza? Bada, zuk eman duzu erantzuna: ez dago irakasle nahikorik, gisa horretako konpetentziak garatzen laguntzeko.

    Beraz, ondorio garbi bat atera beharko genuke: aplikazioetan (pribatibo zein libreetan) eta betiko eredu formaletan oinarritutako formazioaren emaitzak OSO TXARRAK direnez, orain, beste formazio ereduak bultzatu beharko genituzke.

    Goazen autoformazioa sustatzera, goazen irakasleak baliabide horiek erabil ditzaten animatzera, goazen irakasleengandik gertu egotera, goazen bilabide hauek eskaintzen dizkiguten aukera berriak azaltzera, goazen berdinen arteko formazioa egitera…

    Beste mundu posiblea da, baina ez dut uste euskal hezkuntzak beste hamar urte pasa ditzakeenik letra lodia, etzana, taulak… nola ezartzen diren berrikasten. Gure gizarteak ez luke hori onartuko.

    Horregatik, bestelako gaiak eta, batez ere, bestelako formulak erabili beharko lituzkete horrenbeste saldu nahi diguten “Eskola 2.0″ delako horrekin bluff bat nahi ez badute.

  4. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Azaldutako zerrenda interesgarria oso. Batzuk kenduko nituzke, batzuk nik neuk ere ez dakizkit.

    Bizpairu kontu honen inguruan eztabaidarako:

    - DBHrako saltuan gure ikasle asko oraindik oinarrizko konpetentzia batzuk ez dituzte guztiz garatuta eta irakurketa-idazketaz ari naiz, paperekoa zuzenago izateko.

    - Denbora al dugu ikastolan eskatzen den curriculuma betetzeko? Erantzuna: EZ. Nola “sartuko” ditugu IKT konpetentzia guztiak, zeri kenduko diogun denbora eta bukaerako emaitza mereziko al du? (Egia esan 4 urtek askotarako ematen dute).

    - ZERTARAKO? Zer esan nahi dut honekin? Haien gogokoak nola partekatzen diren jakiteagatik, egingo al dute? Blog bat nola egingo den jakiteagatik, sortuko al dute berea? Elikatuko al dute? Elikatzeko gai al dira?

    - Aurrekoarekin lotuta. Noraino dira sortzaileak gure ikasleak? Noraino partekatu nahi dute? Gure ikasleak diodanean gure GIZARTEAz ari naiz?

    - Aurrekoarekin lotuta. Ze balore landu beharko dira eskolan IKT konpetentziak balore horiek garatzeko tresnak bihur daitezen.? Baina BENETAN landu.

    Bukatzeko: Zenbat irakaslek prestatuta daude konpetentzia zerrenda lantzeko galderari erantzuten.
    Ematen du askotan irakasleen prestakuntza aipatzen denean irakasleen jarrera estatikoa dela, ez dutela ezer jakin nahi, eroso-eroso bizi direla. Zenbait kasutan egia esan daiteke baina nirek ikastolan behintzat nik lanean murgilduta ikusten ditut jo ta fuego.
    Prestakuntzaz ari bagara irakasleek prestakuntza mota asko beharko lituzke: konpetentziak, adimen emozionala, IKTak… Honetaz gain programaketak eta proiektuak aurrera eramateko denbora. Beraz erraza da kontua, bere garaian publikan euskararekin egin zen bezala, liberazioak antolatu (hilabetekoak, urtekoak) irakasleek erronka hauek erantzuteko gai izateko. Besterik ez.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo