Gauzak horrela, une goren horretara iritsi aurretik treba zitezen eta beldurrak nahiz lotsak alde batera utz zitzaten, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera apartez baliatzea ondo legokeela pentsatu nuen. Bakoitzari podomatic gunean podcast edo audioblog bat sortu eta, gutxienez, 5 mezu grabatzeko eskatu nien (minutu bateko mezuekin hasi eta 5 minutura arte). Horietako mezu bakoitzak aurretik aipatutako prozedura jarraitu behar zuen (sarrera, garapena, hitzuztea, eskema...). Zergatik podomatic? Podcastak sorzeko gune eta modu dezente badaude ere (odeo, Gcast, ClickCaster, gabcast...), denek ez dute blog bat eskaintzen eta horixe izan zen hautaketaren arrazoia. Nire helburua besteen aurrean hitz egiteko prestatzea zenez, ikasleek gune berezi hauek ezagutzea nahi nuen. Ez hori bakarrik, grabatu beharreko lanez gain, horren gustuko dituzten bideo, musika, eta abar sar zitzaketela konturatzea nahi nuen eta horri etekina ateratzea, noski. Hona hemen Podomatic-en kontu bat irekitzen eta grabazioak egiten azaltzen duen tutoriala.
Kontuan izan beharrekoak:
Jarraitu irakurtzen: 3.