TopOfBlogs
A A
RSS
Ongi etorriak izan zaiteztela danok IKTeroen bitakorara.

Bitakora honen helburuak hauek dira:
  • IKTak eta ikaskuntza-irakaskuntza aprendizaiaren arteko uztarketan erreferentea izatea
  • Teknologia berrien ezagutza ikastolako estamentu guztietara zabaltzea
  • WWWean euskararen erabilerari bultzadatxo bat ematea
Gure bitakora zabalik dago:
  • Ikastolaren proiektuan parte hartzen duten guztiei, ikasle, guraso nahiz irakasle.
  • Teknologia berrietan interesa adierazten duten orori
  • Orokorrean kuxkuxero guztiei
IKTeroen taldea osatzen dugunok bertan aurkituko duzun informazioa zure gustukoa izatea espero dugu. Bide batez, agertuko diren mezuei zure erantzuna bidaltzea gonbidatzen zaitugu, zure iritziak, ideiak edo bestelako informazioa bitakora honetan plazaratzea animatzen zaitugularik.

Besterik gabe, IKTeroen taldeak ongi etorria ematen dizue gure bisitariek izango zareten guztiori.

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo