IKTeroak

Bat, bi eta….hiruuu! Zorionak!
Aste osoa daramat buruari bueltaka, gaurko eguna dela eta, zer idatzi ez dakidala. Iragana eta oraina alderatzen pasa dut denbora. 2004-2005eko ikasturte hartan, blog hau martxan jarri aurretik, nolakoa zen nire egunerokoa, nire eginkizuna irakasle bezala gogoratu dut eta gaur bizi dudan errealitatearekin alderatzen ahalegindu naiz. Buff, zenbat aldatu diren gauzak hiru urte hauetan

Garai hartan hementxe nenbilen, jo ta su IKTekin erlazionaturiko prozesuen definizio eta egituratzearekin. Urrezko Qrako kanpo ebaluaketa bat izan behar genuen eta hantxe nenbilen fluxu diagramak, indikatzaileak…  eta abar definitzen. Gogoan dut Mikel eta biok denbora luzez ibili ginela “Teknologia berrien identifikazioa eta ezagutzaren kudeaketa prozesua” definitu nahian; orduko eztabaida eta solasaldi luzeak gogoratu ditut eta nola, lehenengoz, komentatu genuen blog bat martxan jartzearen prozesu honen bitarteko bat bezala. IKT taldeko bilerak etorri zaizkit ondoren burura. Zeinen gustura sentitzen nintzen nire lankideekin bilera haietan; orduko gaiak gaur egungoak baino sinpleagoak baziren ere, taldeko dinamika, bileren giroa, gaur egungoak baino biziagoak izaten ziren. Bilera horietako batean informatika gelara igo ginen; bakoitzak bere ordenadorea hartuta, lehenengoz ezagutu genuen gure taldeko bloga, alegia, ikastolan deitzen ziguten bezala, IKTeroen bloga. Harridura, lotsa… eta batzuen kasuan, kuriositatea antzematen zen nire kideen aurpegietan. Baina, denek egokia iksuten zuten, aurretik definitu genutuen helburuak lortzeko, tresna baliagarria izan zitekeela bloga. Ikastolatik etxera (oraindik bajan nengoela gogoratzen dut) pozik joan nintzen, lankideekin esperientzia polita eta aberatsa izan ondoren.

Ez ziren egun asko pasa, IKT dinamizatzaile bilera batera deitu gintuztenerarte. Orduan ikastolok gure intranetaren garapenean buru-belarri murgilduta genbiltzan eta bilera horretan proiektua garatzeko Foru Aldundiak ematen zizkigun diru-laguntzen inguruko informazioa eskaini behar zitzaigun. Ikastolen Elkarteak, Carmelo Balda frontoiaren ondoan zeukan egoitza zaharrean egin genuen bilera Gipuzkoako dinamizatzaile talde batek. Esan bezala, egun gutxi ziren gure blogan argitaratzen hasiak ginenetik eta, hain ilusionatuta nenbilen ni garai hartan, bileraren amaieran honen berri ematea otu zitzaidala. Desilusio txiki bat jaso nuen, izan ere, nire kideek apenas eskaini zioten arreta minimo bat azaldutakoari. Gogoratzen dut han zeudenetako batzuk “blog” hitzak zer esan nahi zuen jakin ez eta zer zen galdetu zidatela. Ezagutza partekatzeko tresna oso baliagarria izan zitekeela esan nien (aurrean aipatuta prozesuarekin nola lotu genuen esplikatu nien), gure ikastoletako paretetatik irten eta komunitate osoari gure ezagutza zabaldu eta bide batez, komunitatetik informazioa biltzeko balioko zuela esan nien. Tira, ez zidaten ulertu eta onartu beharrean, desilusio puntu batekin atera nintzela bilera hartatik. Ikastolan nire kideekin batera hartutako erabaki hark zerbaitetarako balioko ote zuen pentsatzera ere heldu nintzen. Donostiatik Ordiziarako bidean aurrera egitea merezi zuela erabaki nuen eta horrelaxe eman genion hasiera honi guztiari.

Gaur gure blogak hiru urte bete ditu. Hiru urte hauetan bizitakoak eragin zuzena izan du nire formazio profesionalean eta pertsonalean, nire lanerako filosofian, arazoak enfokatzeko moduan, harreman pertsonaletan, autoestimuan… Eta garrantzitsuena, nire motibazioa lanean eta gauzak hobe egiteko nahia izugarri hazi dira. Eta norbaitek pentsatzen badu esaten ari naizena gehiegizkoa dela nire ingurukoekin hitz egitea besterik ez du egin behar.

Baina zentratu gaitezen blog honek epe honetan izan duen bilakaeraz. Hiru urte hauetan gure blogan 459 bidalketa argitaratu ditugu eta hauetan, guztira, 793 iruzkin idatzi dira. Ekarpenak erabiltzaile askok egin badituzte ere (Axularreko Larre eta Xarneguk, adibidez, 22 bidalketa idatzi dituzte), nagusiki Maite (80 ekarpen), Mikel (168 ekarpen) eta ni (182 ekarpen) izan gara bloga hornitzen lan gehien hartu dugunok. Guztira, 62417 bisitari izan ditu blogak eta hauen artean 119.372 orri bisitatu dituzte. Azken urtean, bisitarien kopuruan igoera nabarmen eman da, azpian ikus daitekeen bezala. Epe honetan, asteko 647 bisitariko batezbestekoa izango dugu, alegia, 90 bisitatik gora eguneko.

Denbora honetan euskal blogosfera izugarri handitu da. Eta horrelakoetan gertatzen ohi den bezala, asko dira sarean aurki daitezkeen rankingak. Denok dakigu sailkapen hauek ez dutela balio gehiegirik baina, gure kasuan badira datu batzuk nahiko harrigarriak direnak, irakaskuntza mundutik sortu den webgune batentzat. Alianzo etxeak kudeatzen duen zerrendan, adibidez, gure bloga Euskal-Herriko blogen artean 19. aurkitzen da. Euskaraz idazten diren blogen artean gurea bigarrena agertzen da Sustaturen atzetik. Baina, datu guztien artean harrigarriena iruditzen zaidana, estatu espainolean argitaratzen diren hezkuntzarekin erlazionaturiko blogen zerrendan IKTeroak zazpigarren postuan aurkitzea, juxtu Planeta Educativoren ondoren eta estatuan izen eta ospe handia duten blog askoren aurretik. Ez didazue ukatuko, datu hau nahiko esanguratsua dela kontutan izanik gure soilik euskaraz idatzitako bloga dela. Tira, horrelakoak ikusteak satisfazio puntu bat ematen duela ezin dizuet ukatu.

Satisfazio asko ematen digun bezala, azken urte hauetan sarean izan ditugun errekonozimenduak, zuzeneko aipamenen bitartez nahiz sarien bitartez. Blogarekin hasi ginenetik kontaezinak dira Maite, Mikel eta hiruok eman ditugun hitzaldiak, egin ditugun aurkezpenak, azken finean, bizi izan ditugun esperientzia berriak. Lan asko egin dugu azken urte hauetan, agian gehiegi (galdetu bestela nire emazte eta semeari ;-p) baina esfortzua merezi izan duela garbi daukat.

Tira, amaitu baino lehen eskerrak eman gure ekarpenen jarraitzaileak zareten guztioi. Topikazo bat esatera noa baina egi galanta da. Blog batekin umetxo batekin bezala gertatzen da, bere geneak gurasoengandik jasotzen ditu baina hezi eta hazi ingurunearen baldintzen menpe egiten da; bada blogak ere berdin, atzean dauden blogarion geneekin jaiotzen da baina heldutasunera heltzeko irakurle eta jarraitzaileak behar ditu eta tarteka, zergatik ez, goxokiren bat edo beste behar izaten da. Gu jarraitzaile eta lagunez inguratuta sentitzen gara eta zorroa goxokiz beteta daukagu. Zer gehiago eskatu daiteke? Mila esker guztioi.

Beste sari bat Jakintza ikastolarentzat
Bada bai, horrelaxe da. Eta berriro Euskaljakintza dugu albistearen protagonista, nola ez. Izan ere, atzo gauen pertsona/elkarte web orri onenaren Diariovasco.com saria irabazi zuen.

Erraz ahaztuko ez dugun gaua izan zen atzokoa. IKTeroon komando batek (Mikel eta biok) gure proiektuaren berri Zamudion ematen genuen bitartean, EnpresaDigitalak antolatutako azken jardunaldian, bigarren komando bat ere (Maite eta Manu, ikastolako zuzendaria eta, martxa honetan, etorkizuneko IKTeroa) Donostiara desplazatu zen ikasle talde batekin batera. Bai Zamudiora baita Donostiara ere joateko aukera izan bagenuen, dudarik gabe, azken urteotan egindako lanaren ondorio zuzena izan da. Eta zalantzarik gabe esan dezaket, bietatik Ordiziara bueltatu ginela gauzak ondo egiten ari garen sentsazioarekin. Mikelek egun hauetako “tourné”an azaldutakoaz aurrerago idatziko dut. Gaur Maitetaz soilik hitz egin nahi dizuet.

Harrigarria bezain polita izan da bi urte pasatxo hauetan Maitek izan duen bilakaera bere irakasle eginkizunean. Zer dira, bada, bi urte irakaslearen bizitza profesional osoari erreparatuz gero? Zoritxarrez, irakaskuntzan aldaketak oso motel ematen dira, ziklo luzeak behar izaten dira irakasle lanean aldaketa esanguratsuak gertatzeko. Horregatik diot, apenas bi urte pasa direnean, Maitek egindako lanak horrelako oihartzuna izatea harritzeko modukoa dela. Nik uste dut ez Maitek ezta gutako optimistenak ere, 2005eko uda hartan Maitek bere eguneroko jarduna goitik behera aldatzea erabaki zuen egun haietan,  ez lukeela imajinatu ere egingo erabaki harrek horrelako ondorio pozgarriak ekarriko lituzkeenik. Teknologiari esker, irakaskuntza aro berri batean sartzen ari garela garbi dago: teknologia irakaskuntza metodoen aldaketaren eragile nagusia izateaz gain, aldakuntza hauen komunikazioa eta partekatzea inoiz baino azakarragoa gertatzea bermatzen du. Maite eta bere lana, horren eredu garbiak dira.

Maiteren esperientzia oso oso polita izan da ere. Izugarrizko lana egin du Euskaljakintza aurrera ateratzeko. Oso ondo dakigu hori bere esfortzua gertutik jarraitu dugunok; ni pertsonalki erabat harrituta nago Maitek duen lanerako kapazitatearekin. Baina, nondik atera du Maitek lanerako behar duen “gasolina” hori? Nik esango nuke bere ikasleengandik jasotzen duela. Hiru ikasle promozio desberdin pasa dira dagoeneko Euskaljakintzatik eta ikustekoa da, urte batean bai bestean ere bai, zenbat ilusiorekin hartzen duten ikasleek Euskaljakintza bizirik mantentzearen ardura, zeinen identifikatuta dauden denak Maiteren proiektuarekin. Eta ez didazue ukatuko hori dela irakasle batek bere eguneroko lanean jaso dezakeen satisfaziorik handiena. Maitek erakutsi digu, irakaslea motibatuta sentitzeko ez direla beharrezkoak soldatak altuagoak, dirulaguntzak, formazioa, edo ez dakit nik zer beste aitzaki. Irakasle batek gauzak ondo egiteko behar duen gauza bakarra ikasleak engantxatzea da eta helburu horretan, gure lana eta gogoa da giltzarri bakarra. Eta Maitek hor bete-betean asmatu du.

Beti esan dugu gure filosofia elkarlanean eta partekatzean oinarrituta dagoela. IKTeroon ezaugarri nagusiena dela esango nuke nik. Baina ez dugu ahaztu behar ikastola barruan baditugula lankide mordoa filosofia horrekin ere bat egiten dutenak. Euren animo, laguntza eta bultzada ematen ahalegintzen dira behin eta berriro (nik behintzat horrela bizi dut). Etapa pozgarria bizitzen ari gara gure lanbidean eta uste dut, neurri batean behintzat, badela euren meritua ere (Mikelek aipatzen duen “iceberg” hori    etortzen zait burura). Horregatik, uste dut barrura gehiago begiratu behar dugula eta gure lankideek eskaintzen diguten laguntza, gure lana behar bezala burutzeko, gehiagotan eskertu beharko geniekeela. Izan daitezela horrelako sariak ere, gure lankideei merezi diegun esker ona adierazteko eta taldeko espiritua sendotzeko aitzakia

Nire aldetik ez daukat besterik. Zorionak Maite, ondo merezitako saria jaso duzu, seguru ez dela azkenekoa izango. Disfrutatu eta parteka ezazu zure poztasun hori zure inguruko guztiekin.

Nire ikastola 2.0 da
Aurreko astean Gasteizen, gaur Donostian eta ostegunean Zamudion, Enpresa 2.0 izeneko jardunaldietan hizlari gisa aritzea egokitu zait.

Aurreko egunean, jardunaldi hauen inguruko aipamen bat egin nuen eta gure aurkezpenaren laburpen bat ere egin nuen.

Kontua da, bi hitzaldi pasa eta gero, autokritikarako unea iritsi dela. Oso garbi dago: jendaurrean hitz egiteko dohaia nigandik urrutik pasatu zen jaio nintzenean, eta hobetzeko saiakerak egin ditudan arren, ezinezkoa egiten zait. Urduritasunak jaten nau eta luzatu nahi ditudan ideiak korapilatu egiten zaizkit (ahazten ez ditudanean). Nire mahaikide diren Julen eta Markoren mailara iristea gustatuko litzaidake, baina dena ez da posible izaten beti.

Horregatik, mezu honekin, garbi utzi nahiko nuke zabaldu nahi dudan mezua: gure ikastola ez da ikastola arrunt bat, ikastola 2.0 baizik, eta horrek ikaragarri pozten nau eta ikastola honetako kidea izateak harro sentiarazten dit.

Zer esan nahi dut Ikastola 2.0 horrekin? Bada, ziur baten batek pentsatuko duela tresnetaz ari naizela, hau da; blogak, wikiak, jario batzaileak, markagailu sozialak… Eta neurri batean, horrela da, tresna horiek gure eginkizuna betetzen laguntzen baitigute, baina hori baino askoz ere gehiago da erakunde 2.0 izatea. Nik behintzat, pentsatzen dut hori baino gehiago behar dela ikastola 2.0 izateko:

gizartearekin duen konpromisoa betetzen ahalegintzen den ikastola

ezagutza partekatzen duena eta filosofia hori zabaltzen ahalegintzen dena

zailtasun edo arazoen aurrean irtenbideak bilatzen dituena

pertsonekiko konfidantzan eta askatasunean oinarritzen dena

pertsonen konpromisoa bultzatu eta aitortzen duena

Hori eta askoz gehiago da gure ikastola eta horixe da nik zabaldu nahi nuen mezua.

Bukatzeko, nigan konfiantza jarri duten guztiei publikoki eskertu nahi diet, baina bereziki uztailean hasi eta oraindik buru-belarri ikastolako proiektu gogor eta luze batean lanean ari direnentzat. Zuen adibidea ikastolako kide guztiontzat akuilu bat da eta gure ikasola 2.0agoa egiten baituzue.

IKTeroak Enpresa 2.0 jardunaldian
Bihar, Miñanoko Teeknologia Elkargoan eta Araba Enpresa Digitalak antolatuta, Enpresa 2.0 izeneko jardunaldia ospatuko da eta gure ikastolak bere aurkezpena egingo du.

Egia esan behar badugu, bertara joateko gonbitea jaso genuenean, kudeaketa eta etengabeko hobekuntzarekin zerikusia izango zuelakoan geunden, baina berehala ohartu ginen hori baino gehiago nahi zutela. Gure ikastolak arlo horretan duen eskarmentuaz gain, Web 2.0ko aplikazioen erabilerak ibilbide horretan izan duen eragina eta gure ikastolari eginiko ekarpena eta enpresa munduarentzat interesgarriak izan daitezkeen esperientziak azaltzea nahi dute.

Eta horixe da bertan azaltzen saiatuko garena. Ez da lehenbiziko aldia gure ikastolaren esperientziak enpresa munduarekin partekatzen ditugula, baina bai ordea Teknologia Berrien ikuspegia tartean dela. Hori dela eta, guri egokitu zaigu lan honen ardura nagusia eta horretan aritu gara buru-belarri azken egunotan.

Gurekin batera, Julen Iturbe arituko da saioa irekitzen eta Marko Txopitea saioaren azken hitzaldian. Ez dakit hauen pareko maila emateko gauza izango ote garen, baina ahalegin guztiak egingo ditugu euren mailara hurbiltzeko.

Bihar erabiliko dugun aurkezpenak gauza gehiegirik esaten duenez, jarraian, hitzaldian aipatuko ditugun puntu nagusien laburpen bat jartzen dizuegu.

Hasieran, gure ikastolaren inguruko datu batzuk eta azken urteetako ibilbidea laburtuko dugu. Jarraian, gure ikastolaren egungo egoera eta etorkizunerako erronkak aipatuko ditugu.

Sarrera honen ondoren, ibilbide horretan Web 2.0ko tresnen erabilerak gure ikastolari eskaini diona eta beste erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen aspektuak jorratzen hasiko gara. Atal honi hasiera emateko, JARRERA 2.0 izenaz batailatu dugunarekin hasiko gara. Hemen, gure ikastolan garatzen ari den jarrera aktiboa eta eraginkorraz mintzatuko gara. Segidan, informazioa eta ezagutzaren kudeaketaz eta horretan Web 2.0ko aplikazioek hartzen duten protagonismoaz ariko gara. Jarraian, ezagutza eta informazioarekiko erakundeek azaltzen duten jarreraz hitz egingo dugu. Partekatzearen garrantzia azpimarratuko dugu. Ildo beretik jarraituz, egungo teknologiek lan munduan ahalbideratzen dituzten aukera berriak (merkatu berriak, harremanak, negozio aukera berriak…) aipatu eta Web 2.0ko aplikazioen erabilerak ekar ditzakeen abantailak azaltzen ahaleginduko gara. Jorratuko dugun beste atal bat bisibilitatearena izango da. Izan ere, Web 2.0ko aplikazioen erabilerak erakunde bati bisibilitate hori lortzeko egundoko aukera ematen baitio. Azkenik, berrikuntzaren gaia jorratuko dugu. Web 2.0ko aplikazioen erabilerak gure ikastolara ekarri dion berrikuntzarako grina eta kontzientziazioa ez da nolanahikoa izan eta horixe ere partekatuko dugu.

euskaljakintza: diariovasco.com sariketako finalista!
Zorioneko gaude berriz ere! Duela gutxi lortutako Espiral sariaren oihartzuna itzali gabe dagoenean, beste berri on batekin natorkizue: Diariovasco.com sariketan finalistak gara! Diariovasco.com Sariak DIGITAL VASCA S.L.ren lehiaketa bat da (ikus oinarriak). Bere helburua Internet sustatzea eta baliabide honen bidez jarduerak garatzen dituztenen lanaren kalitatea eta esfortzua aitortzea da. Antolatzaileek bost kategoria ezberdinetan egingo dute errekonozimendua eta kategoria bakoitzerako sari bakarra emango dute epaimahaikideek. Hauxek dira/gara finalistak kategoria ezberdinetan:

• Enpresa web orri onena: AFM, Gurutzeta sagardotegia eta Inasmet.

• Instituzio web onena: Ataungo Udala, Donostiako Udala eta Irungo Udala.

• 2.0 web orri onena: Astindu, Euskaltube eta Nireblog.

• Pertsona/Elkarte web orri onena: Broute Mag, Vasco de Camping elkartea eta euskaljakintza.

• Web publizitate kanpaina onena: Ikea, Renault eta Toyota.

Publikoaren Sarian parte hartzen dutenen artean Punta Canara bidaia bat zozketatuko da

Diariovasco.com-ek, era berean, web onenarentzat ‘Publikoaren saria’ izeneko saria ezarri du. Sari honen irabazlea zein den erabakitzeko erabiltzaile bakoitzak bere botoa eman ahal izango dio 12 web orri finalistetako bati. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du bozketa-prozesu honetan eta ezinbesteko baldintza izango da Diariovasco.com-en izen emanda egotea. ‘Publikoaren sari’ berezi hau erabiltzaileen boto kopuru gehien jaso dituen webak jasoko du, berdin delarik zein kategorietakoa den. Erabiltzaileen parte hartzea sustatzeko, Publikoaren sarian parte hartzen duten erabiltzaileen artean bi lagunentzako Punta Canara bidaia bat zozketatuko da.

Amaitzeko, aitortu beharrean nago, irabazi edo ez irabazi, guretzat ohore handia izan dela finalera iristea eta hainbat orri bikainen artean gurea ipintzea. Mila esker hori ahalbidetu duzuen guztioi eta zorte on gu guztiontzat!

Argazki libreak sarean (II) eta gehiago…
Aspaldidanik nenbilen ni ere argazki libreak (egile eskubide edo Copyright-ik gabekoak, alegia) eskaintzen dituzten webguneen bilduma egiten, hauetako egunen batean nire zerrendatxoa argitaratzeko asmoarekin. Baina Magic ni baino azkarrago ibili da eta atzo bertan zerrenda luze eta interesgarria argitaratu zuen blog honetan. Kontuak kontu, egokiena nire bildumatxoa lehenbailehen argitaratzea komeni dela pentsatu dut nire lankidearena osatu asmoz eta horrelaxe, hementxe bertan utziko dizkizuet nire erreferentziak. Hauetako batzuk jada Mikelek aipatu ditu bere bidalketan, beraz, ez noa hauek hemen errepikatzea.

Hona hemen sailkapena:

Argazki bilduma generikoak:

123RF: “Over a million royalti free photos” leloak garbi adierazten du gune honetan zer topa dezakezuen. Halere, ñabardura txiki bat behar du esaldi horrek: argazki gehienak askeak izan arren hauek bakar bakarrik eskura daitezke neurri jakin batzuetan, alegia, bereizmen handiko argazkiak edota TIFF formatuan daudenak nahi izanez gero ordaindu egin beharko genuke. Edonola ere, lehen inpresioa oso positiboa da; kalitate handiko argazkiak orokorrean topa daitezke bertan.

CEFIRE: Eldako “Centro de Formación, Innovación y Recursos Educativos de Elda” erakundeak ere argazki sorta zabala eskaintzen du. 51000 argazki baino gehiago, hauetako gehienak irakaskuntzarako bereziki interesgarriak.

FlickrCC: FlickrCC ez da argazki bilduma bat, bilatzaile bat baizik. Magic-ek aipatutako baliabide honetaz gain beste aplikazio honekin Creative Commons lizentziapean dauden Flickr-eko argazkien artean bilaketa errazak egiteko aukera daukagu. Oso aplikazio interesgarria.

Argazki bilduma espezializatuak:

Travel Pictures: erabiltzaile ezberdinek euren bidaietan ateratako argazkien bilduma. Familiatan antolatuta aurkezten dira. Interesgarria agian geografiako lanetan erabiltzeko. Egileek beste hiru erreferentzia gehiago ematen dituzte antzeko argazki gehiago nahi izanez gero; bigfoto.com, free-pictures-photos.com eta pictures-switzerland.com.

Trek Earth: aurrekoaren ildo beretik, honek ere mundu osoko leku interesgarrien argazkien bilduma zabala eskaintzen du. Kontinenteen arabera sailkatuak aurkezten diren arren, badago aukera ere ataletan sailkatuak aurkitzeko. Hauek ere interesgarriak izan daitezke geografian erabiltzeko, Google Maps bezalako aplikazio batekin uztartuz eta ondoren Google Earth-era esportatuz, adibidez.

IAN Image Library: zientziarekin zerikusi zuzena duen argazki bilduma txikia. 1329 argazkien artean aukeratu ahal izango duzu.

HubbleSite: galaxiak, Eguzki Sistema, izarrak… hauen guztien inguruko kalitate handiko argazkiak. Fisikan eta, bereziki, astronomiaren lanketan erabilgarriak. “NASA’s Hubble Space Telescope” erakundearen web orri honek aurtengo Webby Awards-etako bat jaso du zientziako webgunerik hoberena bezala.

Animalandia: EducaMadrid-eko webgune honek animalien argazkiak eskaintzen ditu, guztira ia 10000 inguru. Bide batez, 3320 animali ezberdinenen fitxak topatuko dituzue, informazio interesgarri askorekin. Antolaketa alfabetikoa nahiz taxonomikoa eskaintzen du.

Mikelek aipatzen zuen bezala, egun hauetan nire lankideak lanean ari dira jota ke. Badakit argazkiaz gain marrazkiak eta irudiak bilatzen ari direla egiten ari diren lanerako. Tira bada, hemen ipintzen dizkiet clipart irudiak eskaintzen dituzten helbide interesgarri batzuk. Egia esan Google bilatzailean clipart hitz gakoa jartzea besterik ez da behar horrelako irudiak eskaintzen dituzten ehundaka webgune begibistan izateko. Zoritxarrez hauetako askok publizitatez josita daude, hauetako batzuk gainera oso mode erasakorrean aurtzen dutelarik publizitate hau (popup-ak, malawarea, etab). Hemen ipintzen ditudanak eraso guzti hauetatik salbu daudela zin egiten dut eta, bide batez, bereziki irakaskuntzari zuzenduta daudela ere abisatzen dut.

Galería de imágenes de Microsoft Office Online: Gates jaunaren ofimatikako aplikazioan txerta daitezkeen irudiak. Ohi bezala, multzo ezberdinetan antolatuta topatuko dituzue.

Classroom Clpart: webgunearen izenak berak adierazten du zer den bertan topa daitekeena: milaka eta milaka irudi.

School Clip Art: aurrekoaren antzeko bilduma. Bertako irudiak erabili aurretik komenigarria da euren erabilpen baimenak ondo irakurtzea.

Clipart ETC: zientziarekin zerikusi zuzena duten 25000 mila argazkitik gora eskaintzen dira webgune honetan. Irudiak txuri-beltzean egon arren hauetako asko oso interesgarriak direlakoan nago. Euren lizentzian diotenez, hezkuntzari begira garatutako proiektu bakoitzeko 50 irudi soilik erabiltzeko baimena dago.

Openclipart: clipart-en inguruan eraikitako wiki honetan, irudi mota hauei buruzko informazio mordoa topa dezakezue. Helbide honetan ematen dira irudi hauek dituzten webgune mordo baten estekak.

Ez nuke bidalketa amaitu nahi beste bi webgune interesgarrien erreferentzia egin gabe. Azkenerako utzi ditut, argazkiez gain bestelako baliabideak eskaintzen dituzten webguneek direlako.

Banco de imágenes y sonidos del CNICE: Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak bultzaturiko biltegi honetan argazki libre mordo batetaz gain, irudiak, audioak, bideoak eta animazioak aurkitu ahal izango dituzue. Bertan diotenez, “la utilización de los recursos del Banco de imágenes y sonidos es universal, gratuita y abierta, siempre y cuando se trate de un uso educativo no comercial“, beraz, kontuz hemengo baliabideak erabiltzerakoan hauekin “negozioa” egin nahi baduzue   .

Soundsnap: duela gutxi aurkitu dudan webgune honetan milaka soinu ezberdin jaso ahal izango duzue. Ikuspegi sozialarekin garatutako webgune honetan (igotako soinuak etiketatu daitezke, erabiltzaileek bozkatu eta iruzkinak utzi ditzakete …) audioak mp3 edota wav formatuetan igo eta jaitsi ahal izango dituzue. Benetan izugarria dagoeneko eskuragarri dagoen fitxategi kopurua.

Azkenik, komentariotxo bat egin nahiko nuke Creative Commons lizentziari buruz. Duela gutxi kaleratu den lizentzi mota honen 3.0 bertsioak dioena oso garbi dagoen arren, lizentzia honi atxekitzen zaizkion baldintza desberdinen ondorioz,  erabiltzaileok zertara gauden baimenduta eta zertara ez, ez dut uste oso garbi geratzen denik kasu askotan, batez ere, lizentzia hau duten edukiekin etekin ekonomikoa lortu ote daitekeen edo ez. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue hala euskal nola erdal Wikipedia kontsultatu dezakezue. Zure edukiak sarean partekatu nahi badituzu aukera ezazu lizentziarik egokiena gero gaizki ulertuak gertatzea ez baduzu nahi.

Informazio iturria: nire del.icio.us-eko kontua

Argazki libreak sarean
Nire ikasleekin askotan izan dudan borroka irudiena izan da. Izan ere, euren ohitura Google bilatzailera jotzea eta bertatik edozein irudia hartzea baitzen. Copyright eta lizentzia libreen inguruko oinarrizko informazio eman nienean, ohartu ziren gai horrek duen garrantziaz. Hala ere, erotu ez zitezen, ez nien helbide gehiegi eman eta gehien erabili zuten zerbitzua Flickr izan zen, hori bai, Creative Commons lizentziapean dauden argazkien bilaketa egiten zuten.

Atzo, nire lankide batzuekin ikastolan elkartu eta lantzen ari diren proiekturako irudi askeak behar zituztela aipatu zidaten.

Portzierto, irakasle talde hau zoriondu nahiko nuke egiten ari den lanarengatik. Ikastolako partaide guztiok harro gaude zuen jarrera eta lanarekin. Ikastolako kide guztiontzat mesedegarria izango den proiektu batean lan eta lan ari zarete, zeuen oporrei izugarrizko pusketa kenduz eta denbora pilo bat eskainiz. Ez dakit inoiz barkatuko ote didazuen proiektu horretan sartzeagatik, baina zuen adibidea guztiontzat eredu bilakatu da. Bejondeizuela!!!

Argazkien gaiari berriro helduz, horra hor sarean topa daitezkeen argazki libreen gune ezberdinak. Espero dezagun lagungarria izatea nire lankideentzat eta mezu hau irakurtzen duen ororentzat.

Wikipedia: era guztietako estekak irudi askeak lortzeko eta gaika antolatuta.

MorgueFile: irudiari buruzko era guztietako informazioa ematen du, etiketak, neurria, egilea, atala…

Imagebase: nik uste dut irudi kopuru oso baxua duela eta oso zaila egiten dela topatzea bilatu nahi dena.

Stock.xchng: oso ongi landutako gunea. Ataletan antolaturiko irudi asko eta bilaketak irizpide ezberdinen arabera egiteko aukera: egileen arabera, kameraren arabera, lurraldearen arabera…

CC Search: Creative Commons bilatzaile honek media ezberdinak bilatzen ditu. Irudiak ez ezik, audio eta bideoa ere bilatzen du. Horretarako, Google, Yahoo, Flickr, BlipTV, OWL music search, SpinXpress, Archive.org… bezalako guneak erabiltzen ditu.

FreeFoto.com: hemengo irudi kopurua ere ez zait iruditzen oso handia denik eta nahiko lan bilatu nahi duzuna aurkitzeko.

Stockvault: ongi diseinatutako gunea eta nahiko informazio esanguratsua eskaintzen dutena.

FreeDigitalPhotos.net: beste gune bat ataletan sailkatutako irudiak eskaintzen dituelarik.

Alamy: “9.11 million images” omen dituzte. Behar duzuna topatzen ez baduzu…

PD Photo: diseinu aldetik nahiko pobrea den arren, irudi dezente topa daiteke eta ataletan nahiko ongi antolatuta daudela dirudi.

TurboPhoto: ez du argazki kopuru handiegirik, baina ataletan ongi antolatuta daude eta oso erraz bistaratzen dira. Oso irisgarria iruditu zait.

Public Domain Pictures: Domeinu publikoko lizentziapean dauden irudien bilduma interesgarria oinarrizko ataletan sailkatuta.

Xcavator: web 2.0 diseinuko bilatzaile bikaina. Etiketak, koloreak, atalak… dira, besteak beste, erabili daitezkeen irizpideak. Neurri ezberdinez jaitsi daitezke eta oso informazio zehatza erakusten du irudi bakoitzarekin.

Yotophoto: beste bilatzaile interesgarri bat. Mota honetako lizentzia duten argazkiak bilatzen ditu: Creative Commons, Public Domain, GNU FDL…

Public.resource.org: Public Resource-k Flickr-en duen argazki libreen bilduma.

Bukatzeko, aholku bat: bilaketak egin behar badituzue, bilaketa ingelesez idatziz gero, emaitza askoz hobeak lortuko dituzue.

Ikastolaren Eguna 2007
Gaurkoa ez da oso egun aproposa gertatu Ikastolaren Eguneko jarduera guztien erregistro grafikoa biltzeko. Arazoak izan ditugu eta burutu diren jardueren erdia, edo gutxiago, besterik ez dugu jaso. Nolanahi ere, ikastolako partaide guztiek jasotakoa ikusteko aukera izan dezaten, berehala jarri gara martxan eta jada bideo bat eta argazki bilduma txiki bat eskura jarri dizuegu. Disfruta dezazuela!

<embed width='500' height='500' type='application/x-shockwave-flash' src='http://www.slideflickr.com/slideShowV2.swf?nsid=&set_id=72157600372240437&tags=&tag_mode=&user_id=&favorites=&group_id=&contacts=&frifam=&single=&first_id=&sort=&v=1.6&codeV=1.38.1.189&ispro=0&minH=762&minW=350&magisterLudi=88700b59fa9bb744ef0300419fe8526c&auth_hash=&auth_token=&flickr_secret=&method=&slideshow_paused=Currently paused.&slideshow_fast=azkar&slideshow_med=normal&slideshow_slow=mantso&slideshow_end1=Argazkien amaiera.&slideshow_end2=Hasierara itzuli.&slideshow_loop1=Re-playing%20last%20ALLOWED_COUNT%20photos.&slideshow_restart=Click%20here%20to%20resume%20your%20show.&slideshow_add_to_faves=Add%20to%20faves&slideshow_a_fave=A%20fave&slideshow_view_photo_page=View%20photo%20page&slideshow_no_title=No%20title&slideshow_none=No%20photos%20found.&slideshow_loading=Loading...&back_txt=Jakintza Ikastolaren Eguna 2007'></embed>
<object width="500" height="400">

<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/zFiisXvJ5kE"> </param> <embed src="http://www.youtube.com/v/zFiisXvJ5kE" type="application/x-shockwave-flash" width="500" height="400"> </embed> </object>

Informazio gehiago gure ikastolako web orrian. Albiste kanalak bisitatu.

Bi urte betetzen ditugu gaur
20o5eko apirilaren 11an jarri genuen martxan IKTeroak izeneko egitasmo hau. Gaixotasun-baja luze baten ondoren blogari hasiera eman behar geniola erabaki genuen eta horrelaxe egin genuen.

Interneteko mundu honetan zenbat den “asko” edo “gutxi” jakitea ez da erraza izaten baina nik esango nuke, une honetan, IKTeoak heldutasunera iritsi dela. Gaztaro zirarragarria bizi izan genuen: web 2.0 delakoaren eztanda gertutik ezagutu genuen. Etengabe ezagutzen genituen tresna berriak, ideia berriak… eta hauetako batzuekin esperimentatzeko aukera ere izan genuen. Denborarekin garai hura oso emankorra izan zela konturatzen naiz, bai ikasitako guztiarengatik baita gure blog honetan argitaratu genituen artikulu kopuruarengatik.

Gaur egoera desberdina dela iruditzen zait. Alde batetik, sortzen diren tresna berriak baloratzeko gaitasuna irabazi dugu: zeintzuk izan daitezke lanerako tresna egokiak eta zeintzuk ez (tira, onartzen dut; ez naiz batere Twitterzalea). Bestalde, gure lehen egitasmo eta bakarra izan zen bloga. Gaur, berriz, mila saltsatan sartuta gabiltza eta denetara behar bezala heltzeko denbora gehiegirik ez (bai, egia da, onartzen dizuet nekatu samar nabilela azkenaldi honetan).

Eta bitartean inguruan zer? Aldakuntza handiak ikusi ditut. Teknologia berrien erabilera irakasleriaren egunerokotasunean errealitate bat bihurtzen ari dela iruditzen zait. Abuztuan bi urte egingo dituen artikulu honetan, abiapuntu batzuk zehaztu genituen eta, denborarekin, orduan esandakoa errealitate bihurtzen ari dela ikus daiteke. Garbi dago asko dagoela oraindik egiteko baina teknologia berriak ez direla konplexuak, irakaskuntzan partekatzeak ekar ditzakeen onurak (batez ere, gurea bezalako komunitate txiki batean)… poliki-poliki zabaltzen ari diren ideiak direla iruditzen zait.

Halere, eta Sareko Argia saria jaso genuen egunean esan nuen bezala, faltan botatzen dut komunitate ispiritua. Faltan botatzen ditut hausnarketa sakonak (aurrean ditugun erronkei aurre egiteko ideiak, proposamenak…), faltan botatzen ditut eztabaidak (nork ezagutzen ditu hiruzpalau iruzkin baino gehiago dituen irakaskuntzari buruzko artikulurik?), faltan botatzen ditut komunitatearen mesedean sorturiko proiektuak (HeziTop bezalakoak, adibidez), faltan botatzen dut… Euskal Herriko hezkuntza sistemarekiko identifikazioa eta atxikimendua. Zoritxarrez, interneten ere, oraindik hezkuntza sistema zatikatua bizi dugula iruditzen zait. Sare publikoak alde batetik, ikastolok bestetik, kristau eskolak euren aldetik, Lanbide Heziketakoek ere berdin… Nork ezagutzen ditu irakaskuntza mundutik bertatik, komunitatearen mesedean (komunitatea esaten dudanean, komunitate osoaz ari naiz, berezitasunik gabe) aurrera eramandako proiektuak? HeziTop-en atzean dagoen filosofia bultzatzen duen besterik ba ote dago? Mila aldiz esandako gauzak direla badakit eta, agian, norbaitek inozokeriak direla pentsa dezake, ez dakit. Internet, gaur egun bizi dugun fragmentazio hau gainditzeko tresna paregabea dela sinesten dut; gurea baino handiagoak diren beste komunitateetan aspaldi jabetu ziren honetaz, euren mesedrako, noski.

Tira, besterik ez. Ea gogo eta indarra nahikoak gelditzen zaizkigun, aurrekoak bezalako beste bi urte gehiago betetzeko. Eskerrik asko jarraitzen gaituzuen guztioi

Ikasleen IKT konpetentziak
Atzo goizean, ohi izaten den bezala, ikastolen elkarteko IKT dinamizatzaileen bilera izan genuen Durangon. Bilera luze joan zen. Bueltakoan, Ordiziara kotxean nentorrela, denbora tarte polita izaten nuen hitz egindakoaren inguruan hausnarketa egiteko. Atzokoan, bileran jorratutako gai guztien inguruko errepasotxoa egiteko ez nuen astirik izan. Egia esan, azkenaldi honetan oso gai interesgarriak jorratzen ari gara gure bileretan; bilera mamitsuak izaten ari dira. Baina dudarik gabe positiboena, zera izaten ari da: dinamizatzaileen ekarpenak geroz eta ugariagoak, geroz eta pluralagoak izaten ari direla. Honek, ingurukoen berri izateko aukera emateaz gain, norberaren errealitatea birplanteatzeko aukera eskaintzen du; ahuleziak identifikatu eta hobekuntzak baloratu. Esan bezala, ikuspuntu honetatik, atzokoa oso interesgarria izan zen.

Durangon mahai gainean jarri ziren gai ezberdinen artean bat ikasleen IKT konpetentziena izan zen. Gehiegi sakondu ez bagenuen ere (ziur nago laster helduko diogula gaiari merezi duen moduan), bertan plazaratu ziren hainbat ideia oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Bestalde, Aritz Larretak idatzitako iruzkinari behar bezalako erantzuna emango niola agindu nuen. Hona hemen, bada, agindutakoa.

Jadanik irakaskuntza munduan murgilduta zaudetenok jakingo duzuen bezala, bai Europako Erkidegotik, baita Espainiako (ikus laugarren konpetentzia) eta Euskal Herriko Hezkuntza sailetatik dagoeneko definitzen hasita daude, etorkizunari begira, gure gazteek lortu beharko lituzketen oinarrizko gaitasunak IKTen esparruan. Une honetan, marko orokorra soilik dago definituta; hau da, helburu orokorrak definitzen dira baina inongo zehaztapenik gabe.

Eta hortxe kokatzen dugu gure lana . Helburu orokor horien ikusmira galdu gabe, irakasleon lana da gaitasunen lorpena bermatzeko hauen mailakatze egoki bat definitzea. Helburu horrekin hasi ginen lanean duela hilabete batzuk. Ordutik hona, buelta asko eman ditugu lagungarria izan daitekeen informazioaren bila, baina aipatu beharra daukagu ez dugula inondik inora aurkitu erreferentziazko dokumenturik honen inguruan. Garai bateko informatikako gaiari lotutako helburuen inguruan zerbait aurkitu dugu baina hauek, batez ere, tresnen erabilerari soilik loturiko oinarrizko trebeziekin erlazionatuta daude. Eta gaurko marko orokorra hori baino dezente zabalagoa dela onar daiteke, zalantzarik gabe.

Horrela, buruhauste askoren ondoren oinarrizko zirriborro bat zehaztea heldu gara. Ez noa ni hemen zirriborro osoa goitik behera azaltzea, ezta gutxiagorik ere. Bai gustatuko litzaidake, ordea, gaitasunak antolatzeko erabili dugun sailkapena zuekin partekatzea eta, animatzen bazarete, honen inguruan zuen ekarpenak jasotzea.

Tira ba, orokorrean bost multzo desberdinetan banatu ditugu oinarrizko konpetentziak:

Gaitasun instrumentalak: hemen kokatzen ditugu tresnen oinarrizko erabilerarekin erlazionaturiko trebeziak: saguaren erabilera, ordenagailua piztu/itzaldu, inprimagailua, CD/DVD irakurgailua…  Honetaz gain, web mailan topatuko dituzten oinarrizko aplikazioen inguruko ezagutzak ere hemen kokatu beharko genituzkeela; zer da internet, webgunea, nabigatzailea, hipertestua… eta abar, erabiltzen ari diren tresnei zentzua ematen dien ezinbesteko kontzeptuak dira.

Garapen intelektualerako gaitasunak: IKT siglen esanahiari erreparatzen badiogu, hasierako “I” horrek informazioa adierazten du. Horixe da, hain zuzen ere, tresna hauekin kudeatzen duguna. Eta informazioa modu eraginkor batean sortu, bilatu, antolatu, gorde, partekatu… ahal izateko, oinarrizko konpetentziak finkatu nahi ditugu hemen. Aurrekoan bezala, hemen ere uste dugu aintzat hartu behar ditugula lor daitezkeen gaitasunak ordenagailua “modu lokalean” erabiliz, alegia, ekipoan bertan instalatutako aplikazioekin (ofimatikako aplikazioak, edozein euskarritan jasotako multimedia edukiak, irudi, bideo eta audio ediziorako aplikazioak, eta abar) baina, baita ere, internet mailan kudeatu beharko duten informazioa modu egokian gauzatzeko erabiliko dituzten aplikazioekin (hala nola, agregatzaileak, software soziala eta bestelako web 2.0 tresnak).

Komunikazioarekin loturiko gaitasunak: zalantzarik ez dago IKTen garapenak gure eguneroko bizitzan elkarrekin komunikatzeko bide berriak ekarri dituela. Komunikazio bide berri hauek modu eraikitzaile eta eraginkorrean erabiltzen irakastea izan behar du irakasleon helburu nagusiena. Posta elektronikoa, txata (zergatik ez?), VoIP bitarteko komunikazioa (Skype, adibidez), elkarlanerako ingurune birtualak… hementxe kokatu beharko genituzke.

Kontrola eta modelizazioarekin erlazionaturiko gaitasunak: gure ikasleak, tresna eta aplikazioen erabiltzaile soilak izatetik sortzaileak ere izatea erakutsi behar diegula iruditzen zaigu (sortzaileak ez badira ere, gutxienez erabiltzen dituzten trtesnen atzean zer dagoen jakin beharko luketela uste dugu). Pausu hori emateko jaso beharreko konpetentziak hemen kokatuko genituzke. Une honetan, atal honen barruan kokatu ditzakegun oso gaitasun gutxi jasotzen dituzte gure gazteek; DBHko bigarren zikloan, teknologia gaiaren barruan robotikaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dituzte; beso giltzatu bat kontrolatzen ikasten dute oinarrizko komando edo aginduak erabiliz. Iruditzen zaigu hori baino gehiagorako gai izan daitezkeela: oinarrizko programazio lengoaiak (HTML, adibidez), estilo orriak (CSS), datu baseak, ordenagailuz lagunduriko esperimentazioa (OLE)… testuinguru honetan kokatu ditzakegula iruditzen zaigu.

Jarrerazko helburuak: aurrekoak bezain garrantzitsuak dira gure ikasleei transmititu behar dizkiegun helburu hauek. Asko dira atal honetan aintzat hartu beharko genituzkeen helburuak. Hauetako batzuk hauek izan daitezke:

Ordenagailua lan tresna bezala identifikatzea, koadernoa, testu liburuak… bezala

Aipatutakoekin gertatzen den bezala, ikastolaren esparruan, ordenagailua eta bestelako tresnak errespetuz erabiltzea

Erabilera arrazionala bultzatzea

Partekatzearen filosofiaren transmisioa: elkarlana bultzatzeko tresna eraginkorrak dira IKTak.

Norberaren ekarpenek duten garrantziaz jabetzea

Internet bitartez gauzatzen diren harremanekin eduki beharreko kontuaz jabetzea

Globalizazioaren ikuspegitik, harremanak zabaltzeko eta beste gizarte batzuekin komunikatu ahal izateko IKTak erabiltzea.

Euskal gizartean eta euskal kulturan eragiteko gaitasuna.

Izpiritu kritikoa eta eraikitzailea bultzatzea

Hasieran esan bezala, honekin pasa ditugu azken hilabeteak ikastolan. Baina atzoko dinamizatzaile bilerak gaia ikuspegi zabalago batetik aztertu behar dela jabearazi zidan. Gaitasunak zerrendatzearekin bakarrik ez dugu ezer lortuko, baldin eta helburuak arrakastaz betetzeko bitarteko egokiak ipintzen ez baditugu. Hona hemen atzoko bileran azaldutako hainbat ideia:

Gainontzeko gaitasunen lorpena bermatzeko irakasgai espezifikoak definiturik dauden bezala, zaila ikusten dut, curriculumean teknologia berriekin loturiko ikasgai espezifiko bat definitzea. Agian, mailaren batean edo bestean sor daitezke IKTekin loturiko ikasgai bereziak baina aurreko helburu horiek zehar-lerro modura txertatuta ikusten ditut nik gehiago. Eta, noski, hori horrela izanik ondo identifikatu beharko genuke zein irakasgaietan eta zein jarduera espezifikoetan landuko diren helburu horiek. Garbi dago, honek aurretiko planifikazio sakona egitea eskatuko duela.

Irakasleriaren konpromisoa bilatzea beharrezkotzat jotzen da. Bi ikuspegitik planteatzen da hau.

Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen gure ikasleek lortu behar dituzten oinarrizko gaitasunak hizkuntzan, matematikan edo bestelako ikasgaietan. Horrelaxe, denon konpromisoa da hauek lantzea eta ondoren behar bezala ebaluatzea. Ez dut uste ordea, horixe bera gertatzen denik oraindik IKTekin loturiko gaitasunekin. Susmoa daukat irakasle guztientzat gaitasun hauen lorpen maila ez dela kritikotzat jotzen ikasleen garapen akademiko egoki baterako. Uste dut badaukagula zer egina oraindik esparru honetan.

Zehaztutako helburuak irakaslearen profilarekiko independentea izan behar da. Hau da, finkatuta helburuak ezin dira egon irakasle jakin batzuen menpe. Adostutakoa betetzea denon eginkizuna dela onartu behar dugu; horrela, irakasle baten ordezko bat etortzen denean ikastolara, honek garbi izan behar du curriculumean definituriko helburuak, ikastetxe bezala definiturikoak direla eta ez direla izan irakasle jakin baten iniziatiba propioa.

Aurrekoa bermatzeko ezinbestekoa da etapa bakoitzari dagokion profesionalaren profil teknologikoa definitzea. Izan ere, ikasleen gaitasunak bermatzeko ondo prestatutako irakasleak ditugula bermatu beharko genuke.

Bukatzeko, ahalegin berezia egin beharko genuke, aurreko guztia modu ez-traumatiko batean burutzen. Alegia, zentro bakoitzean IKTekiko afinitate giro bat lortzea, bereziki garrantzitsua dela iruditzen zait. Tresna hauek dituzten onuretaz jabetu behar ditugu irakasleak eta, bide batez, hauen erabilera ez dela batere konplikatua egiaztatu behar dute. Uste dut bide hau jarraituz, dekretuz jokatuta baino errazago asmatuko dugula.

Tira, ez da lan makala, ez, aurretik daukaguna.

Bueno, Aritz ez dakit honekin guztiarekin zuk planteatuko galderei erantzuna eman diedan. Hala eta guztiz ere, 3. mailarako bereziki zehaztu ditugun helburuak jakin nahi baduzu, gure zirriborroa Google Docs-era igo dut eta zurekin partekatu dut. Gonbidapen bat jasoko duzu zure posta helbidean. Egizu klik eskainiko zaizun estekaren gainean eta gure zirriborroa ikusteko eta eraldatzeko gai izango zara. Zure ekarpenen zain geratzen gara.