Maule-Lextarre Zuberoa xarmangarriaren hiriburua da, Euskal Herriko ekialdeko hiriburutxo atsegina. Muinoz inguratua, Uhaitzandi ibaiak zeharkatua, bere gaztelu zaharrak dominatua, hiri txiki eta lasai honek zuberotarren pertsona, etxe eta inguruetako izaera berezia islatzen du.
Donibane Garazi Euskal Herriko hiribururik txikiena da (Nafarroa Beherean), baina aldi berean herririk politenetako bat ere bai. Antzina Akitaniako Dukerriaren mende egon zela diote, baina handik gutxira Nafarroako Erresumaren zati izatera pasatu zen. 1383 eta 1417 urte bitartean, mendebaldean izandako zisma-garaian, Avignongo Apezpikuaren egoitza bertan kokatua izan genuen, Aita Santuak Baionakoa bakarrik onartzen zuen bitartean. XVIan espainiarrek eta nafarrek hiria “txandaka” hartu zuten beren mende. Bake-garaian harresietatik kanpo garatu eta Ziutadela eraiki zuten, aurreko gazteluaren ordez. Dena den, erdi aroko itxura duen hiria izaten jarraitzen du oraindik.
Kostaldeko hiri hau Irundik 30 kilometrotara dago eta ondare historiko ezohizko baten jabe, Baiona harro izaiten ahal da arte hiria izenarekin. Katedrala, UNESCOren ondare sailkatua dena Euskal museoa eta Bonnat museoarekin, Baionak bere nahikeri kulturala adierazten du.
Nafarroako bigarren hiri nagusi eta Erriberako hiriburu, Ebroren albotik zihoan bidearen eta Gaztela Frantziarekin lotzen zuenaren arteko bidegurutze pribilegiatuan kokatua egoteari esker, garrantzi handia izan du historikoki. Izan ere, alde zahar aberatseko kale labirintikoek erakutsiko diguten moduan, musulmanen garaian, eta baita ondoren ere, Tuterak paper oso garrantzitsua bete zuen, judutar, musulman eta kristau kulturen arteko nahasketa aberasgarriak eman zion eginkizuna, alegia.
Iruñea zaharra, Arga ibaiak zeharkatzen duen eta mendiz inguratuta dagoen goi-lautada baten erdian kokatua dago. Lautada horretan Euskal Herriko hiriburu historikoa den honetara gerturatzen ari garela, ez zaigu silueta monumental berezirik agertzen, ez baitago urrunetik nabarmentzen den monumenturik, baina hiri barnean gaudenean gauzak biziki aldatuko zaizkigu.
Iruñeko katedralean Larraun aranari buruzko lehenengo testuak (XI. mendekoak) aurkitu dira. Ainitzinako Plazaola trenaren erdigunean, Aralar mendizerraren magalean finkatuta dago. Trikuharrien bidea, Larraspil edota Larraungo sorburuak bisitariak Nafarroako lurralde berezienetako batera barneratzen dituzte.
Donostia Gipuzkoako hiriburua da. Atlantiar ozeanoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide nagusian. Kokapen ezin hobea du, Urumea ibaiaren itsasoratzean, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, hiru hondartza ezagunekin: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Era orekatuan uztartzen ditu artifiziala (hiria) eta natura (paisaia), bien arteko lotura ederrenetakoa sortuta.
Ordizia, Gipuzkoako hegoaldean dago kokaturik, Goierriko eskualdean, Oria ibaiko haranaren goialderantz, Tolosako epaibarrutiaren barruan. Herrigune nagusia alde zaharraren inguruan dago, bere itxura eliptikoak behe-Erdi Aroa dakarkigularik gogora. Karlistaden ondoren, herriko harresiak bota ziren eta herria zabaldu zen alde zaharraren inguruan, eta garai bateko errepide nazionalari jarraituz, egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino.
Aguraingo Kuadrila Arabako 8 udalerrik osatzen dute: Agurain, Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga eta Zalduondok eta 9.454 biztanleri eman die zerbitzu 2001ean. Honez gain, Arrazua-Ubarrundiako udalerriari zabor bilketa eta gizarte ongizateari buruzko aholkularitza teknikoaren zerbitzuak ematen dizkio; udalerri honek 745 biztanle ditu eta Arabako lautadaren antzinako Mankomunitatearen kide zen; mankomunitate hau 1991n desegin zen eta Aguraingo Kuadrila sortu zen horren ondorioz.
Gaztelako Alfonso XI. erregea izan zen 1346ko otsailaren 5ean Eibarri herri izateko eskumena luzatu ziona. Hala ere, ordurako bazegoen herria San Andres elizaren inguruan sortuta. Herri-agiria ematerakoan, gauzak aldatu egin ziren eta handik aurrera, herria eratzen joan, eta etxeak eta kaleak jaso ziren (Barrenkale, Elgetakale, Somera edo Txurio).
Eskualde honetako paisaia mediterraneoa da, eta mahastia da nagusi. “Arabako Errioxa” Jatorri Izendapeneko ardo ospetsua egiten da. Mikroklima berezia du Toloño-Kantabria mendikateak osatzen duen hesiari esker. Mendi-ibilaldiak egiteko aukera ugari eskaintzen du. Ondasun handiko eskualdea da, hasi historia-aurreko trikuharri etaBurdin-Aroko herrisketatik, eta bere elizen arte gotiko eta barrokoraino. Oso ederra da Biasteriko Santa María de los Reyes elizako atalaurre polikromatua. Biasteri eta Labrazan ertaroko harresiak kontserbatu dira. Herri ia guztiek kirol instalazioak dituzte. Arabako Errioxako gastronomia aberatsa da.
Hiria Don Tello Kondeak, Bizkaiko Jauna zenak, 1356an fundatu zuen, Etxebarriako San Agustin elizatearen lurretan. Harresiz inguratu zuten, gipuzkoarren erasoei eta sendien arteko gudei aurre egiteko. Bere historia luzean pertsonaia garrantzitsu bat baino gehiago sortu du, eta horren ondorioa ikusgai dugun jauregi-bilduma zabala. Garrantzitsuena San Balentin Berriotxoakoa da.
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko ekialdean dago. Bilbora 55 Km. dago, Gernikara 22 eta Donostiara 72. Errepidez Ondarroari, Markinari eta Gernikari dago lotuta.
Oso leku gutxik dute Vitoria-Gasteizen antzera izen eta abizena. “Nueva Victoria” izena Nafarroako errege Antso VI.ak jarri zion, 1181ean sortu zuenean. Garai hartan, Nafarroako erreinuaren gotorleku aurreratua zen hiribildua. “Gasteiz” abizena, muinoaren zegoen herrixkak eman zion. Historia osoan zehar izan du Gasteizek oso kokaleku geografiko estrategikoa, Gaztelako meseta eta Europaren iparraldea lotzen dituen biderik motzenean dagoelako. Merkataritza-izaera sendoa izan du betidanik. XIII. menderako, astean hiru merkatu ospatzen zirela egiaztatu dute historialariek eta 1399. urtetik aurrera, bisitari andana hartzen zuen bi azoka nagusi urtean. Forua da hiriaren beste ezaugarri historiko garrantzitsua, honetan, hiritar guztiak, nobleak nahiz plebeioak, berdinak zirela adierazten baitzen.
Bilboren jatorria ezin izan da zehaztasunez mugatu, baina bizi ziren biztanleak jadanik Nerbioi itsasadarraren bi aldeetan Hiribildu bezala osatu baino lehen, garapen maila handiarekin gainera. Diego Lopez de Haro V., Bizkaiko Jauna, izan zen 1300. urtean titulua eman ziona hiriari, merkataritza- eta marinel-gune bezala garrantzi handia baitzuen garai hartan.
Amurriok, 1842. urtetik du Udala eta 1919ko martxoaren 2tik hiribildu titulua. Alderdi judizialaren buru da. Vitoria-Gasteiztik Balmasedarako A-624 eta Bilbotik Pankorborako A-625 errepideen bidegurutzean dago, altitudea 215 metrokoa da eta hasierako azalera 26,46 km2-koa zen baina 1976tik aurrera bederatzi biztanle-gune erantsi zitzaizkion eta handitu egin zen 96,50 km2 izan arte, horiek Administrazio Batzorde gisa funtzionatzen dute eta hurrengoak dira: Aloria, Aloria, Artomaña, Baranbio, Delika, Larrinbe, Lezama, Lekamaña, Saratxo and Tertanga.
Hiru azpieskualde bereiz daitezke: Karrantza Harana, Kadagua harana eta meatzaldea. Kadagua ibaia da Enkarterrien ardatza, eta beraren haranean daude eskualdeko herririk handienak.