IKTeroak

Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur!
Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara, gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitz horiekin ematen genion hasiera egitasmo berri honi 2008ko azaroaren 3an; urte bat bete da gaur, beraz,  Gaurko Hitza bloga martxan ipini genuenetik. Ez dira gutxi izan tartean gertatutakoak. Hasiera batean, ikasleen EGA azterketari begira sortutako ekimenak, pixkanaka-pixkana, bizitza propioa hartu eta gu guztion  hiztegia aberasteko bidean ipini dela pentsatzea gustatzen zaigu; izan ere, ez dira gutxi izan zuen ekarpenak, iradokizunak, hitz-proposamenak, iruzkinak, adar-jotzeak eta bestelakoak hainbat eta hainbat hitzen inguruan.

Bestalde, oso pozgarria izan zen guretzat Sustatuko lagunek Letrak Sare Kantoitik atalean Gaurko Hitza txertatzeko proposamena luzatu zigutenean. Letrak, hitzak, esaldiak, testuak… maite ditugunontzat ezin ukatu ohore bat denik Anjel Lertxundi handiaren eta Markos Gimeno apartaren aldamenean tokitxo bat izatea. Mila esker, Sustatu!

Errepaso txiki honi amaiera emateko, aldaketak aipatu nahi ditugu. Horietako bat, hitza argazkiaz laguntzea izan da; izan ere, hasieran, hitzaren azalpena testura mugatzen bagenuen ere, argazki batez lagundua joan ohi da orain (hitzak, behinik behin, horretarako baimena ematen duenean). Eta gaur, urteurrena ospatzeko, urrats bat haratago joan nahi izan dugu eta bideoa txertatu. Gauzak horrela, gaurtik aurrera, astean behin, Gaurko Hitza bideo batean azalduta joango da. Twitterren jaio eta hemendik hartutako ideia hau aurrera eramateko, Pernan Goñi komikigile ezagunaren laguntza jasoko dugu. Mila esker, Pernan!

Hementxe duzue estreinaldikoa. Entzungailua ipini eta entzun eguneko hitza!

<object width="451" height="338">

<param name="allowfullscreen" value="true" />
<param name="allowscriptaccess" value="always" />
<param name="movie" value="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=7381788&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=1&color=59a5d1&fullscreen=1" /><embed src="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=7381788&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=1&color=59a5d1&fullscreen=1" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" allowscriptaccess="always" width="451" height="338"></embed></object>

ahutzeko iz. g.e.
[masailekoa] ahoko, belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, kolpe, masaileko, matraileko, mustupileko, muturreko, takateko, zartako, zartateko, kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., matelako Ipar., mazelako Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., ukaldi, zaflako Ipar., zafra Sort., zarta Sort., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., zaplateko, zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., ezpaineko g.e., zanpateko, kohat Ipar. g.e., zanpako Sort., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah., zaplazteko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Jakintzako ikasleak Ordiziako mapa librea osatzen
Duela aste batzuk, Jakintzako webgunean adierazi genizuen bezala,  Tagzaniako Gari, Mikel (gure ikasle ohi) eta Dani ikastolan izan genituen Open Street Map eta Euskal Herriko mapa librea osatzeko ekimena gure Batxilergo 1eko ikasleen artean zabaltzeko asmoz. OpenStreetMap (OSM) ekimena -nolabait esateko, mapen Wikipedia edo- indar handia hartzen joan da azkenaldian mundu mailan (azken asteetan, esaterako, ez dira gutxi OSMri lotutako albisteak: OSM eta Flickr-en arteko lankidetza, OSM Static Maps Club-ekin bat egin du), eta Euskal Herrian ere pixkanaka-pixkana hedatzen doaz mapping party direlakoak (Bilbon, Andoainen…).

Tagzaniakoek ikastolan bizitakoa Sustatun ikusi ahal izan genuen arren (Ordiziako mapa sortzen Jakintza ikastolan), guk ez genuen aukera pasatzen utzi nahi, berandu bada ere, egindakoa azaldu eta Tagzaniakoei eskerrak eman gabe. Haien hitzetan, mapping party berezia izan zen gurea: “Nagusiagoekin alderatua, agian ez ziren hainbeste konturatu proiektuaren helburu eta inplikazioez (egile eskubideak eta abar)”. Halaxe da. Gureak Googlen arakatzen ohituta daude maparen bat behar dutenean, edota lanen bat ilustratzeko argazkiren baten bila dabiltzanean. Dena den, pixkana hori ere aldatzen doa, eta ez daukat zalantzarik, hemendik urte batzuetara gure ikastolako ume guztiak, batxilergora iristean, naturaltasun osoz software askean oinarritutako sistema eragileak, ofimatika paketeak (oraindik ere erabiltzen badira…) eta horrelakoak erabiltzeaz gain, Wikipedian edota ezagutza librea osatzeko/lortzeko ekimenetan modu naturalean parte hartuko dutela. Hori horrela izanda ere, eta nahiz eta belaunaldi honetako ikasleek oraindik errezeloz begiratzen dioten hainbat aldaketari (besterik gabe, sistema ezberdin batera ohituta daudelako/ohitu ditugulako), gustura hartzen dute parte mota hauetako ekimenetan kontzientzia osoz ez bada ere.

Marko honetan kokatu behar dugu Ordiziako mapa librea osatzen laguntzeko iniziatiba; izan ere, ikasturtean zehar gure aldetik hori guztia elikatzen joango bagara ere, garrantzitsua iruditzen zait ikasleei gizartean ematen ari diren aldaketak lehen eskutik helaraztea, ezagutza libre eta partekatuaren garrantziaz ohartaraztea… Gure asmoa, gainera, ez da ekimena hor uztea, Batxilergo 1eko ikasleek Tagzaniakoen eskutik jasotakoa ikastolako beste maila batzuetara hedatzea baizik.

Egitaraua

Bada, norbaitek bere eskolan antzeko zerbait egin nahi badu, hauxe da guk egin genuena:

11:30-12:00 OpenStreetMap-i buruzko azalpena (zer da, abantailak, zergatik sustatu, zein egoeratan dago EHn eta Ordizian, nola eta zer mapeatu gure herrian). Hona hemen erabilitako aurkezpena:

<object classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" width="425" height="355" codebase="http://download.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=6,0,40,0">

<param name="allowFullScreen" value="true" />
<param name="allowScriptAccess" value="always" />
<param name="src" value="http://static.slidesharecdn.com/swf/ssplayer2.swf?doc=20090928openstreetmaptagzania-090928044308-phpapp02&rel=0&stripped_title=20090928-open-street-map-tagzania" /><embed type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="355" src="http://static.slidesharecdn.com/swf/ssplayer2.swf?doc=20090928openstreetmaptagzania-090928044308-phpapp02&rel=0&stripped_title=20090928-open-street-map-tagzania" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>

12:00-13:30 Taldetan banatu eta aldez aurretik adostutako Ordiziako hainbat gune mapeatu. Ikastolara bueltatu.

13:30-15:30 JOSM editorea erabiltzen ikasi (Ubunturentzako instalazio gida 1 eta 2) eta kalean jasotako datuak Internetera igo (OSM tutoriala).

Denbora azkar joan zitzaigunez, ez genuen nahi adina egiteko astirik izan; halere, Ordiziako mapa pixka bat osatuago dago orain (ikus Mikelek egindako animazioa). Ea etorkizunean gehiago osatzeko gai garen!

Amaitzeko, hementxe duzue bideo bat egunean hartutako hainbat irudirekin,  eta hemen Tagzaniakoek ateratako argazkiak):

<object classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" width="450" height="350" codebase="http://download.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=6,0,40,0">

<param name="allowfullscreen" value="true" />
<param name="allowscriptaccess" value="always" />
<param name="src" value="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=6885208&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=1&color=00ADEF&fullscreen=1" /><embed type="application/x-shockwave-flash" width="450" height="350" src="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=6885208&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=1&color=00ADEF&fullscreen=1" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>

Curriculum proposamena
Nork esango lidake “Eskola 2.0” bezalako terminoa gorrotatzera iritsiko nintzenik! Bada, zehatz-mehatz, ez dakit arrazoia zein den, baina hori entzuten dudan bakoitzean… Nik uste dut Twitter bidezko “elkarrizketa”, softwarearen inguruan gertatutakoa eta horrelako gaiek hori sentitzera eraman nautela, baina era baikorrean jokatuko dudala agindu nuen eta horixe egingo dut.

Gure  ikasleen curriculuma diseinatzen duten horiei zuzendutako proposamena da. Eta proposamena ez da nirea, Juan Freire irakaslearena, baizik. Bere Tumblr-en ingelesez dagoen artikulu hau aurkitu dut (hemen artikulua gaztelerara itzulita) eta hortxe topatu ditut antolatuta nire buruan bueltaka zebiltzan ideia asko. Nik nire itzulpen sui generis egin dut hemengo arduradunek irakur dezaten.

Horra hor, ikasleek DBH amaitzean menperatu beharko lituzketen IKT konpetentzia batzuk. Denak maila eta garrantzia berekoak ez badira ere, nik uste dut denak hemen jartzeak agerian uzten duela ordenagailuak eta hauen softwarea ez direla benetako eskola aldaketaren ardatz nagusia.

OINARRIZKO WEB GAIAK

1. HTML oinarrizko ezagutzak (lodia, azpimarratu, etzana, ikur bereziak)

2. Embed kodearen erabilera eta esteka bat nola egin

3. Monitorearen kaptura bat nola egin eta nola partekatu

4. Nola egin eta partekatu laguntza eskatu edo zerbait azaltzen duen bideo labur bat

5. Laburdurak eta oinarrizko emotikonoak ikasi (adibidez, ROFL, bere iritziz),

6. Nola egin web orri bat norberaren gauzak biltzeko (adibidez, iGoogle, Netvibes)

7. Gehigarriak eta pluginak nola gehitu leku ezberdinetan (gure kasuan, Xuxen, Euskalbar…)

8. Web orri sinple bat nola egin (adibidez, Google Sites)

9. Curriculum web egitea  / portfolio digitala

10. Nola eta noiz erabili partekatutako dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak…

11. Nola eta zertarako sortu etiketak

12. Nola eta zertarako erabili URL helbide laburrak (adibidez, TinyURL)

ANTOLAKUNTZA

13. Nola sortu sare bat egutegian oinarrituta eta denbora kudeatzeko erabili

14. Nola ezarri eta kudeatu RSS irakurgailu bat

15. Nola aurkitu bilera komunen egutegi bat (adibidez, Doodle)

16. Komunikazio batzaile bat nola sortu (adibidez, Digsby, Trillian, TweetDeck)

KOMUNIKAZIOA

17. Posta elektronikoa nola kudeatu

18. Nola idatzi e-posta bat lehen harremanetarako

19. Mezuren gaia nola idatzi

20. Mezu baten erantzun on bat nola idatzi

21. Testu etiketa (noiz da egokia, noiz ez)

22. Nola laburtu gure ideiak 140 karaktere edo gutxiagotan

23. Twitter nola erabili (erantzuna, retweet, mezu zuzena),

24. Nola erabaki foro publiko batean partekatu edo ez eta zer (gaur egun edo etorkizunean eragina izan dezake)

25. Nola kudeatu bilera bat online

26. Nola eskaini web konferentzia egoki bat

27. Sare sozialen arteko ezberdintasuna eta euren erabilera ezagutu (adibidez, Facebook, Ning, LinkedIn)

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA ETA IKERKETA

28. Nola erabili, partekatu eta bilatu gogokoak (adibidez, delicious)

29. Nola eta noiz erabili liburu bilatzaileak

30. Noiz eta nola erabili irudi bilatzaileak

31. Noiz eta nola erabili ez ohiko bilatzaileak edo bilatzaile espezializatuak (adibidez, Clusty)

32. Wikipediako artikuluen egileak zein den eta euren fidagarritasuna ezagutu

33. Nola sortu bilatzaile pertsonalizatua

34. Noiz fida gaitezke topatutako informazioaz

35. Artikuluen zitak nola erabili erreferentzia hobeak topatzeko

36. Nola kudeatu bibliografia bat online (adibidez, Zotero)

37. Nola ezarri web alertak informazio berriaren jarraipenerako (adibidez, Google alertak)

PRIBATUTASUNA, SEGURTASUNA ETA LEGEA

38. Creative Commons - Zer da eta lizentzia egokia nola hautatu

39. Sarean partekatutako edukien egileek ezarritako lizentzia nola irakurri

40. Nola eta zer da partekatu behar duguna hartzaile eta eremuaren arabera

41. Nola kudeatu erabiltzaile izenak eta pasahitzak

42. Nola ezarri eta doitu pribatutasuna sare sozialetan  (Facebook, MySpace eta Twitter)

43. Nola lor dezakete zure datuen informazioa (adibidez, Facebook-eko lehiaketetan parte hartuz)

44. GPS jarraipen sistemen aurrean izan behar ditugun segurtasun prebentzioak

AURKEZPENA

45. Nola erabaki aurkezpen baten luzapena audientziaren arabera

46. Diseinuaren oinarrizko printzipioak

47. Ipuin narrazioen printzipioak

48. Aurkezpenak nola partekatu Interneten

49. Nola sortu aurkezpen ez lineala

50. Nola sortu aurkezpen deigarria (eta noiz erabili)

51. Nola lortu kalitate handiko irudiak aurkezpenetan erabiltzeko (dagozkien egile eskubideekin)

52. Nola aurkitu audioak aurkezpenetan erabiltzeko (dagozkien egile eskubideekin)

53. Bideo baterako azpitituluak nola lortu / sortu

54. Nola izendatu Interneteko bideo bat

55. Noiz eta nola erabili lupa birtual bat aurkezpen batean

IKASTEKO ERAK

56. Nola sortu kontzeptu-mapa interaktibo bat ideiak antolatzeko

57. Blog bat nola erabili ikas prozesuaren jarraipenerako

58. Nola aurkitu gune, blog eta beste baliabide onak ikasten ari garen gairako

59. Nola sortu eta zaindu norberaren ikasteko sare pertsonala (PLN)

60. Nola parte hartu ikasteko antolatzen diren zuzeneko txatetan (adibidez, TweetChats)

Honaino, bere mezuan agertzen direnak. Nik denak ez nituzke sartuko eta beste batzuk faltan botatzen ditut (denbora errealeko batzaileak (Friendfeed), Copyleft lizentziak, mashup-en ideia…). Hala ere, nik uste dut abiapuntu interesgarria dela gainean datorkigunari arrakastaz aurre egiteko, betiko flash-jokoetatik eta betiko formazio estandarretik harago joan beharko genukeela ikusteko. Ez al zaizue iruditzen?

Amaitzeko, ETBn emandako albistearekin uzten zaituztet. Ondorioak, zuek atera.

<object width="425" height="344">

<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/R4aeJPxLWps&hl=en&fs=1&"></param>
<param name="allowFullScreen" value="true"></param>
<param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/R4aeJPxLWps&hl=en&fs=1&" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object>

Magnitudeen gymkhana
Tira, jarduerak argitaratzen hasteko unea iritsi da. Nik diseinatutako jarduerak eta IKTekin lotutakoak argitaratuko nituela esan banuen ere, hasteko, IKTak erabiltzen ez dituen Eldako CEFIREk diseinatutako jarduera batekin hasiko naiz. Guk, jarduera euskaratu eta egokitu besterik ez dugu egin.

Duela bi urte, bat ere ezagutzen ez nuen LH 3. mailako irakasle izatea egokitu zitzaidan. Ikasle helduekin ohituta nengoen eta nahiko gogorra egin zitzaidan arren, gogoz ekin nion erronkari eta, aitortu beharra daukat, gozatu egin nuela. Adin honetako ikasleek asko eskatzen dute, baina askoz ere gehiago da ematen dizutena.

Matematikako saioetan, berehala ohartu nintzen magnitudeekin arazo latza zegoela. Bat batean, arrotz egiten zitzaizkien magnitudeekin jarduera batzuk burutu behar zituzten. Dena oso abstraktua egiten zitzaien eta magnitude askoren izenak guztiz ezezagunak ziren beraientzat. Egoera ikusita, erosketak egitera joaten ote ziren galdetu nien. Gehienek ezetz esan zidaten. Gutxi batzuk ohituta zeuden erosketak egiten, baina ia denek aitortu zidaten gauzak enbasaturik erosten zituztela.  Hau da, ez ziren joaten gertuko harategira 200 g txorizo edo urdaiazpikoa erostera, guk egiten genuen moduan. Hau da, ohartu nintzen, magnitudeak ez zituztela “bizi”, ez zituztela inoiz erabiltzen eta, are gutxiago, ez zutela ezer neurtzen.

Hori ikusita, gauzak neurtzen jarriko nituela erabaki nuen. Ikasleak jabetuko ziren zentimetro bat metro bat baino txikiagoa zela edo gramo bat kilogramoa baino txikiagoa. Gauza ezberdinak inprobisatu nituen, baina ez nuen lortzen lanketa horri formatu egoki bat ematen.

Azkenean, Eldako Gymkhana hori aurkitu nuenean, euskaratu eta praktikara eramatea erabaki nuen. Kontua da,  arrazoi ezberdinengatik, Matematika hori aurtengo ikasturtera arte ez dudala berriro jorratu. Horregatik, ikasturte honetan, Matematika Dialogikoak izeneko saioetan hori jorratzen hastea erabaki dut. Hasi besterik ez dugun arren, bistan da bete-betean asmatu dugula. Ikasleak izugarri motibatuta eta inplikatuta daude, magnitudeak “bizi” egiten dituzte eta hauek neurtzeko tresna ugariren erabileran trebatu egiten dira…

MAGNITUDEEN GYMKHANA

Maila: LH 3. maila, baina fitxak aldatuz gero, LH eta DBHrako baliagarria izan daiteke.

Gymkhana honen bitartez, ikasleak manipulatzen jarriko ditugu eta gure gertuko ingurunean topatzen ditugun magnitudeen neurketan trebatuko dira. Hori ez da helburu bakarra izango eta jarraian jartzen dizkizuegu lortu nahi ditugun helbururik nagusienak.

Helburuak

Neurtzeko teknika eta tresna ezberdinen funtzionamendua ezagutu.

Gertuko inguruneko magnitude ezberdinen neurketa burutu.

Emaitzen aurreikuspenak egin (hipotesiak) errealitatera geroz eta gehiago hurbilduz.

SMHko unitate ezberdinak ulertu eta hauen arteko erlazioak aurkitu.

Idatzitako aginduak ulertu eta burutzeko gauza izan.

Emaitzak, zuzentasunez ahoz nahiz idatziz adierazi.

Esfortzu intelektuala, txukuntasuna eta zuzentasuna eskatzen dituzten jarduerak taldean arrakastaz burutzea.

Elkarlanaren bitartez, norberaren eta besteen dohainak eta mugak ezagutu eta onartu.

Materiala

Edozein tresna edo objektua baliagarria izan daiteke denbora, luzera, azalera, edukiera, tenperatura edo bolumena neurtzeko.

Gutxienez, hauxe lortu beharko dute:

Sukaldeko balantza (platerak dituena)

Baskula bat (bainukoa)

Kaleko termometroa

Termometro klinikoa

Bainuko termometroa (ume txikientzat erabiltzen den horietako bat)

Zinta metrikoak (jostunenak, zurginenak…)

Zinta metrikoa luzea (Soinketan erabiltzen den bezalakoa)

Erregelak, kartaboiak, eskuairak eta zirkuluerdi graduatuak (transportadoreak)

Jogurt poteak

Fluidoak (ura eta artatxikia edo alpistea)

Hondarrezko erlojua

Sukaldeko erlojua

Kronometroa duen erloju digitala

Egutegi bat

Moztutako angeluak

Pentaminos irudiak.

Tangram piezak

Sukaldeko neurriak hartzeko ontziak

1, ½ eta ¼ litroko ontziak neurtuta

Erantzun orriak

Proben txartelak

Sukaldeko papera

Denboralizazioa

6 – 8 saio bitarteko iraupena izango du, nahiz eta beste jarduerekin tartekatu daitezkeen. Gainera, bikote batzuek besteek baino azkarrago amaituko dute. Horregatik, bestelako jarduerak prestatuta izan beharko ditugu horretarako.

Jokoaren garapena

Aurretiko fasea

Ikasleei neurtzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak eta objektuak etxetik ekartzeko eskatuko zaie (zaharrak eta berriak). Gurasoekin ikertu beharko dute euren funtzionamendua.

Lehen saioa

Ikasle bakoitzak gainontzekoei azalduko die etxetik ekarri dituen tresnen funtzionamendua, zertarako balio duten, nola izena duten…

Gelan, erakusketa bat antola daiteke. Jarraian, jokoan erabiliko direnak hautatuko dira eta balio ez dutenak edo erabiliko ez ditugunak etxera bueltatuko dituzte. Hautatutakoak erakusketan eta guztion eskura egon behar dute.

Bigarren saioa eta hurrengoak

Bikoteak antolatuko dira eta lan eremua izendatuko zaie (beti berdina izango da).

Emaitzen orri bana ikasle bakoitzari emango zaio eta bikoteko bi kideen izena jarriko dituzte.

Jokoaren mekanika azaltzen zaie:

Bikote bakoitzak txartel bat ausaz jasoko du. Orrian, galdera idatziko dute, pentsatu eta aurreikuspena idatziko dute (hipotesia).

Behin hori egin eta gero, beharrezkoa aurreikusten duten materiala hartu eta lanean has daitezke.

Erantzuna dutenean, orrian idatziko dute eta materiala jaso ondoren, eskua altxatuko dute.

Irakasleak esango die erantzun zuzena den edo ez. Zuzena bada, beste txartel bat emango die. Zuzena ez bada, berriro ikertu beharko dute. Ez dute laguntzarik jasoko beharrezkoa ez den bitartean (egokiena, pistak ez ematea hirugarren ahalegina egin arte).

DENEK bukatu behar dituzte froga guztiak eta arrakastaz.

Oso baxu hitz egin behar da, ezin da korri egin eta material oso ongi zaindu behar da (ongi garbitu eta jaso)

Azken saioa

Jokoari buruzko solasalditxo bat burutuko dugu. Froga politenak, zailenak…

Egin dituzten aurkikuntzen azalpena, bai magnitudeei dagokienez bai materialen erabilerari dagokionez, burutu beharko lukete.

Amaitzeko, bikote bakoitzak froga berri bat asmatuko du. Egokienak jokoan txertatuko dira.

Oharrak:

Guretzat, oso garrantzitsua izan da jarduera hau jolas bezala aurkeztea. Ez dakit psikologikoa den, baina hitz magiko hori erabilita, ikasleak gehiago motibatu eta inplikatzen dira.

Jolas honetan ez dago galtzailerik, guztiok irabazten baitugu. Beraz, presa eta larritasuna alde batera utzi. Gogoan izan esperimentazioak bere denbora eskatzen duela.

Hanka sartzeak ez dira negatiboak, alderantziz, ikasteko aukera ematen digute. Nik “Gaizki egitea ez dago gaizki” esaldia ia letania bezala errepikatzen diet eta gelako arbela digitalean jarrita dugu.

Bikoteak mantendu jarduera osoan zehar, baina bikote bakoitzeko idazkaria saio bakoitzean aldatu beharko dute.

Etxetik ekarritako material guztiekin txoko bat prestatu eta ikasle arduradun bat izendatu dugu material guztiak behar bezala zaintzeko.

Fitxategietan doazen angeluak, Tangram-eko fitxak… guk handitu, fotokopiatu eta koloretako kartoi mehetan inprimatu ditugu. Gero moztu eta plastifikatu ditugu.

Gure dokumentuan doazen frogak LHko 3. mailako ikasleentzat pentsatuta dago, baina fitxa horiek editatuz, beste edozein mailarako egokitu daitezke. Egileek, LH eta DBHrako aurreikusten dute.

Dokumentazioa PDF eta, editatu nahi dutenentzat, ODT formatuan jarri dugu.

3. mailako ikasleak gymkhana hau lantzen ari zirela, beste bideo baterako irudi batzuk grabatu zituzten eta handik beheko bideo hori egin dugu. Ez da gauza handiegirik ikusten, baina baliagarria izan daiteke ideia bat egiteko. Beste egun batean bideo bat grabatuko dugu jarduera hauen nondik norakoak hobeto islatuz.

<object width="500" height="300">

<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/sto3wRTqjDg&hl=en&fs=1&rel=0"></param>
<param name="allowFullScreen" value="true"></param>
<param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/sto3wRTqjDg&hl=en&fs=1&rel=0" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="500" height="300"></embed></object>

Dokumentazioa

Magnitudeen Gymkhana (PDF 776 Kb)

Magnitudeen Gymkhana (ODT 2,2 Mb)

Pentaminos fitxak (PDF 20 Kb)

Pentaminos fitxak (ODT 12 Kb)

Dokumentazioa ikusteko, klikatu irudietan.

Beno, gaurkoz nahikoa izango da. Hurrenak, Google Maps-ekin zerikusia izango du. Ea noizko jartzen dudan.

EGUNERAKETA

Jarduerak 0.1 izeneko wiki bat zabaldu dut hemen argitaratutako jarduera guztiak biltzeko eta zuen ekarpenak jasotzeko. Wikia erabat irekita jarri dut zuek nahi duzuen guztia egin ahal izateko.

Magnitudeen gymkhana wikian

Desengainatuta nagoelako
Hilabete batzuetako lehorte baten ondoren, nagiak kendu eta berriro zer edo zer argitaratzen hastea pentsatu dut.

Hainbat eta hainbat izenburu pentsatzen aritu ondoren, desengainatuta nagoela jartzea erabaki dut. Zeinekin edo zerekin? Egia esan behar badut, gauza askorekin horrela sentitzen naiz, baina, bereziki, “2.0” etiketa edozer gauzari jartzen diotenekin eta balore guztia galdu duen etiketa berarekin. Bestalde, desengainatuta nago hezkuntza munduan, administraziotik hasita, benetako aldaketa bat emateari diogun beldurrarekin. Hor ere, “Hezkuntza 2.0” iritsi da. 2.0 etiketa, une honetan, errezetarik hoberena bihurtu da funtsezko ezer alda ez dadin.

Oso artikulu zorrotza prestatuta nuen, baina argitaratu aurretik, beste irakurketa bat egiterakoan, nire ezkortasuna besterik ez nuela adierazten ohartuta, ezabatzea eta beste ikuspegi bat ematea otu zait. Hemendik aurrera, saiatuko naiz nire kritikak beste esparruetan plazaratzen eta gune hau ekarpenak egiteko erabiltzen. Ez naiz sartuko web 2.0ko “mega-izar” eta “vedette”kin, ez naiz temati jarriko Twitter-ek dituen mugak eta desabantailaz  hitz egiten, ez naiz mintzatuko mundu horren inguruan muntatuta dauden sarao eta txiringitoekin, ez naiz…

Beste ikuspegi bat ematea erabaki dut eta hitza beteko dut. Baina beste arantza txiki bat atera beharra daukat eta ezer esan gabe ezin gelditu. Irakaskuntzara aldaketa garaia iritsi da eta, beste esparruetan gertatzen den bezala, bere egoa elikatu besterik nahi ez duten “ebangelista” ugari leku guztietatik agertzen ari zaizkigu. Aspalditik edo behin ere gela bat zapaldu ez duten “sasi pedagogo”, IKT mundua mekanografiarekin nahasten duten “adituak”, sarean lan egitea arrantzaleen lanarekin identifikatzen dutenak, informazioaren trataera Google-en bilaketa aurreratuetara mugatzen dutenak… gure mundu honetara iritsi dira zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun esatera. Hori bai, esaten dutena lortzeko, oraindik ez diet inongo proposamen zehatzik behien ere entzun.

Nire ikuspegia aldatu dudanez, arestian aipatutako guztiak ahaztu, alde batera utzi eta aurrera egiteko borondate irmoa erakutsi nahi dut. Horregatik, hemendik aurrera, nire iritziz, gure ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen proposamen didaktiko ezberdinak argitaratzen hasiko naiz. Jarduerak 0.1 izango dira. Hau da, aletxo txiki bat uzteko xedea duten jarduerak izango dira. Hor ez dituzue nik prestaturiko animazio zoragarriak edo testu liburuetan proposatzen dituzten ohiko jarduerak topatuko. Aitzitik, elkarlana, autonomia, konpromisoa… sustatu nahi duten jarduerak topatuko dituzue. Beti ere, IKT baliabideak modu eraikitzailean erabiliz.

Nik ez dut denborarik galduko jarduera horiekin jorratu daitezkeen konpetentziak zehazten. Nire asmoa oso xumea da eta proposamen irekiak luzatuko ditudanez, norberak ikusiko du zein motako konpetentziak jorratu nahi dituen. Jarduera proposamen guztiak CC lizentziapean joango dira eta erabat irekiak zuen ekarpenak jasotzeko, norberak bizi izan dituen esperientziak kontatzeko, zuzenketak egiteko… Bakar batentzat baliagarriak badira, helburua lortuta.

Bihar bertan, saiatuko naiz lehen proposamena argitaratzen. Ea zer ateratzen den.

Ikasleak eta giza sareak
Gizakiok, orokorrean hitz eginda, ez dugu bakardadea maite; taldean mugitzea, aritzea, bizitzea… maite dugu. Garbi dago, beraz, egungo giza sareen oldarka sartze hau ez dela hain egungoa, betidanik eraman duela erraietan gizakiak talde bateko kide sentitzeko grina.

Gure ikasleak ez dira gutxiago. Gauzak horrela, berezko sena hori egungo teknologiak eskaintzen dituen aukera eta erraztasunekin uztartuta, eztanda geldigaitza eta saihestezina da. Zertarako erabiltzen dituzte, bada, gure ikasleek giza sareak? Haien gogo-aldarteak plazaratzeko, urrun daudenekin harremana ez galtzeko, mota guztietako baliabideak (argazkiak, bideoak, musika…) sareratu eta iruzkintzeko eta, bereziki azpimarragarria dena irakasleontzat, etxera bueltatzen direnean, lagunekin solasean jarraitzeko, etxerako lanen inguruan aritzeko, zalantzak galdetu eta lanak amaitzeko… Beraz, badago aintzakotzat hartu beharreko elkargune bat, non irakasleon eta ikasleen interesak adiskidetzen diren.

Hari horretatik tira eginez, berehala konturatuko gara giza sareek asko dutela hezkuntzari eskaintzeko; izan ere, aparteko tresnak dira komunikaziorako (edukia eta jakintza denon eskura ipintzen laguntzen dute), komunitateak sortzeko (komunitate bateko kide izatearen sentimendua areagotzen dute) eta kooperaziorako (ikasle eta irakasleei gune partekatu bat eskaintzen diete elkarrekin lan egiteko). Horretaz gain, sare hauek koordinazioa eta talde-lana erraztu eta konpetentzia digitala garatzen laguntzen dute.

Horiek horrela, zer egin dezakegu irakasleok hezkuntzari begira sortutako giza sare batean ikasleak inplikatzeko? Bada, hasteko, bi alorrak uztartu delako sarean: lanekoa eta aisialdikoa. Zorionez, aipatutako aukerak dohain ipintzen dizkiguten tresnak eskura ditugu, klik batera. Bereziki bi azpimarratuko nituzke, gaur den egunean, ikasleekin lan egiteko: Ning eta Twitter. Lehenengoak nahi adina partaide onartzen ditu eta talde handian zein txikiagotan lan egitea ahalbidetzen du. Gainera, ikasleei begira oso interesgarria izan daitekeen aukera bat ematen du: partaide bakoitzak bere gunea izan dezake, bere profila sortu eta musika, bideoak eta argazkiak igo. Horretaz gain, foroak abian ipini eta mezuak, taldekoak zein bakarkakoak, bidaltzeko aukera ematen du. Twitterri dagokionean, une honetan bat-bateko komunikazioa ahalbidetzen duen tresnarik ahaltsuena dela esango nuke. Nahikoa da nabigatzailean aplikazio bat gehitzea ikasle guztiengana klik bakar batez iristeko. Hauek, ezer berezirik egin gabe, leihatila batean jasoko dute igorritako mezua. Sareko edonork bidal dezakeenez mezua, aukera polita da atoan sortutako zalantzak, galderak edo bestelakoak (estekak, irudiak…) zabaltzeko.

Mesfidantza ugari sumatzen da giza sare, ikasle eta hezkuntzaz hitz egiten denean; nik, behintzat, hala bizi izan dut galdetu didatenean. Nire ustez, sare hauen filosofia eta funtzionatzeko era guztiz bat datoz hezkuntzaren hainbat helbururekin: irakasleok eta ikasleok gune partekatu bat izan dezakegu elkarrekin lan egiteko, mota guztietako edukiak trukatzeko, partaidetza sustatzeko… Ikasleek eskolako sarea, lanerako tresnaz gain, euren adierazpen gunetzat hartzean egon al daiteke arrakastaren giltza? (Sare sozialak hezkuntzan, alde batera utzi edo aukera baliatu. HIK HASI aldizkariaren 138. alerako idatzia)

Menos mal que nos queda Portugal!
Gaur, Bilbaon ospatzen ari den Nonick izeneko bilkuran, beste gauza askoren artean, Euro Blog Awards banatu dira.

“Eurovision” sistema bidezko bozketa bitxi horretan, epaile bakoitzak bat, bi eta hiru puntu banatu behar zituen. Guk 5 puntu lortu ditugu   eta, horietatik, Portugaleko epaileak 3 eman dizkigu. Mila esker!!!

Irabazlea Alemaniako Netzpolitik bloga izan da eta Bideoblogen atalean, La Comuna izan da. Zorionak guztioi!!!

Portugaleko epaileak emandako hiru puntu horiek eskertzeko, Siniestro Total taldeak argitaratu zuen “Menos mal que nos queda Portugal” albumeko abesti ezagun honekin uzten zaituztegu. Bideoa Bilboko Kafe Antzokian grabatuta dago.

<object width="425" height="344">

<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/uOe_CdpaoWs&hl=es&fs=1"></param>
<param name="allowFullScreen" value="true"></param>
<param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/uOe_CdpaoWs&hl=es&fs=1" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object>

IKTeroak EuroBlog Awards sarietan finalista!
EuroBlog Awards sarietako finalistak gara!  Lehiaketa honek Europako blog eta bideoblog onenak sarituko ditu bihar Bilbon, Nonick Conference delako ekitaldiaren barnean. EITBko egoitzan gaur eta bihar  egingo den Nonick conference horretan, Berriak lehengo egunean aipatu bezala,  bideoa, Internet eta telebista izango dira protagonista nagusiak.

Duela egun gutxi izan genuen gure izendapenaren berri. Aldi berean jakin genuen gurekin batera Sustatu, Teknopataren Txokoa, The Indezents, Patxitrapero, Faroa, Kalamuatik Txargainera, Nahia eta ezina, Filoblogia eta Hitz Beste zeudela; beraz, ez genuen inondik inora espero gurea izatea euskarazko blogen artean hautatua. Bihar Europako beste 10 hizkuntzetan idatzitako blogak izango dira gurekin finalean, besteak beste, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, errusieraz…  idatzitakoak (hementxe duzue finalisten zerrenda osoa); halere, guri dagokigunez,  pozik gaude lortutakoarekin.

Sari honen antolatzaileak SPRI, EITB eta Alianzo enpresa euskaldunak dira; epaileak, aldiz, Europa osokoak. Hauek ondorengo irizpideak erabiliko dituzte blogak baloratzeko orduan: blogaren diseinu eta multimedia edukietan erabilitako sormena, sarrera ezberdinetan izandako iruzkin edo erantzun kopurua, eta blogak ekarritako berrikuntza.

Amaitzeko, esan beharra daukagu ustekabean harrapatu gaituen albiste pozgarri honek berretsi besterik ez duela egiten aspalditik gure ikastolarekin eta hezkuntza komunitatearekin hartuta dugun konpromisoa,  IKTak (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) gure ikastolako arlo eta esparru guztietan inplementatu eta Euskal Herriko hezkuntza komunitate osora zabaltzeko konpromiso irmoa.

MoodleMoot Euskadi 2009 n parte hartzeko deia
Dagoeneko zabalik dago MoodleMoot Euskadi 2009 jardunaldietarako deia. Aurten ere Moodle erabiltzen duten eragileak izango dute non elkartu eta esperientziak trukatu, Moodle plataformaren erabilerei buruz eta egin daitezkeen garapenei buruz eztabaidatzeko aukera eskaintzea baita MoodleMoot Euskadi 2009 jardunaldien xedea. Dakizuen bezala, Moodle plataformaren erabilera asko hedatu da azkenaldi honetan Euskal Herrian (unibertsitate, ikastetxe eta euskaltegietan, batik bat); beraz, aukera ezin hobea izan daiteke horretan ari garenok bizi ditugun esperientziak, topatzen ditugun zailtasunak eta ikusten dizkiogun onura nahiz gabeziak partekatzeko.

III. edizio honetan, Deustuko Unibertsitatekoek hartu dute antolaketaren zama nagusia (gu ere tartean ibiliko gara EHUko iKide, MU, Tknika, AEK eta Txorierri Politeknikako lagunekin batera). Topaketa maiatzaren 15ean izango da zabaldu berri den CRAIn (Centro de Recursos para el Aprendizaje y la Investigación).

Jardunaldietan zehar gonbidatuen hitzaldiak, komunikazioak eta tailerrak izango dira. Komunikazioak irekiak dira, hau da, edonork eska dezake parte hartzea. Horretarako, zuen komunikazioa bidali behar duzue eta, hautatua bada, jardunaldietan aurkeztu ahal izango duzue. Informazio osoa MoodleMoot Euskadi 2009ko blogean duzue; dena den, hauexek dira kontuan izan beharreko datak:

Martxoaren 9an: izena emateko epea irekitzen da.

Apirilaren 10ean: laburpenak bidaltzeko epemuga.

Apirilaren 20an: komunikazioak bidaltzeko epemuga.

Maiatzaren 4an: onartutako komunikazioak jakinarazteko epemuga.

Maiatzaren 10ean: izena emateko epemuga.

Ondorengo guneetan topatu ahal izango duzue informazio gehiago:

Software Libre en Deusto

El blog de un pragmático

Moodle Lab

Saski-Naski

Moodle TKNIKA

Aitormena (Unplugged version)
Ez dira betiko garai onenak,

Ez dira, ez. Eta ez naiz ari ekonomia kontuez. Gauza hauetaz dakitenek diotenez, krisiak gripea bezalakoak dira; aurretik txertoa hartuta egonda ere, etorri behar badira, etortzen dira. Eta behin harrapatzen zaituenean egin daitekeen gauza bakarra, sintomak kontrolatzea izaten da. Horrela, gripearen antzera, krisiak etortzen diren bezala joaten omen dira. Bada tira, antzeko egoera batean murgilduta nabil ni azkenaldi honetan.

Ez zaizue inoiz gertatu sekulan baino seguruago sentitzea zuengan, etor daitezkeen arazoen aurrean inoiz baino prestatuagoa ikustea zuen burua, konfiantzaz beteta egotea etorkizunari aurre egiterakoan eta, era berean, murgilduta zaudeten proiektu guztiak okerreko bidetik ateratzea? Bada horrelako egoera xelebrean murgilduta azkeneko hilabetetan.

azken finean gizaki hutsak gara,

Saltsa honetan hasi nintzenean zerbait errepikatzen banien nire ingurukoei, denok daukagula gure inguruan eragiteko ahalmena eta, tresna berriei esker, gai ginela eragin hori hezkuntza sistema osatzen dugun kide guztienganaino zabaltzea zen. Horrela elkarlanaren filosofian oinarrituta, hezkuntza sistemaren aldaketaren eragile izan gintezkeela errepikatzen nien behin eta berriro.

Duela lau urte horrelakoez hitz egitea fikzioa zen irakasle gehienentzat. Gogoan dut nire anaia Tomasekin zenbat eztabaida izaten nituen gai honen inguruan. Inozo bat besterik ez nintzela, lan-orduetatik kanpoko lan egitea diru extrarik jaso gabe tontoek bakarrik egiten dutela esaten zidan, behin baino gehiagotan. Zer erantzun horrelako argudioen aurrean? Nik beti ikuspegi beretik erantzuten nion,a legia, berak ematen zituen arrazoiak zirela neurri handi batean gure lanari desprestigioa ekarri diotenak. Irakaskuntzak jarrera derrotista ugari aurkezten zituela eta beharrezkoa zela izpiritu baikorra hedatzea, eredu positiboak transmititzea, gauzak beste modu batera egin daitezkeela erakustea.

Ez da erraza horrelako filosofiarekin bat egitea baina hortxe hasi ginen Mikel, Maite, Koro eta laurok, gure lanarekin inguruko bazterrak harrotu nahian, Supermanen kapa gorria jantzita, mundua aldatuko genuela pentsatuz. Lau urte pasa dira harrez gero eta zer gertatu da gure inguruan? Bada ezer gutxi. Izan ere, erakundeen dinamika zaharkituak eraldatzeko, sistema behar duen berrikuntza eragiteko, lau irakasleren lana baino gehiago behar da. Azken finean, irakasle soilak gara, gauza txikiak egiten ditugu eta kasu gehienetan, burokratek ezer gutxi dakite honi buruz eta, inguruan zer gertatzen den baldin badakite, ezer gutxi dakite aldakuntzaren kudeaketari buruz

barearen ostean dator ekaitza,

Apirilaren 11an egingo ditu lau urte gure blog honek. Zein urruti geratzen den gure bloga ia inork irakurtzen ez zuen garai hura; orduan bai bizi ginela lasai!. Nire irakasle ohiko lanaz gain bloga zen esku artean nuen proiektu bakarra. Denbora nuen lasai idazteko, burutik pasatzen zitzaizkidan burutapen edota hausnarketa guztiak bertan idazteko. Satisfazio handia izan zen niretzat ohartzea poliki-poliki gure ekarpenek geroz eta jende gehiago erakartzen zituela hona, ingurukoek gure lana estimatzen zutela ikusteak hasierako filosofiari heltzeko behar genuen bizigarririk handiena zen.

Horrela, komunitateari eskainitako dedikazioa eta denbora areagotzen joan zen. Aurrera eramandako proiektuen zerrenda zabaltzen joan zen eta kanpotik etortzen zitzaizkigun kolaborazio eskaerak ere. Eta konpromisoak areagotzen joan ziren heinean frustrazioen zakua betetzen hasi zen. Udaraz geroztik arrapaladan etorri dira bata bestearen atzetik.

Esperantza handia nuen ipinita irakasleon artean sortu genuen Zirikteroen ekimenean. Horrelako sare batekin, irakasle guztiok daukagun inguruan eragiteko ahalmen horretaz jabetuko ginela espero nuen, irakasleek ere gure blogarekin nik bizi izandako satisfazioak biziko zituztela espero nuen eta horrek, era berean, bakoitzak duen gertuko lankideengan jarraipena izango zuela sinistu nuen. Dedikazio handia eskaini nion proiektuari, partaidetza bultzatu, eztabaida dinamizatu, jendea animatu… beharrezkoa izaten da horrelako proiiektuak martxan ipintzen direnean. Pasa den urtarrilean urtebete bete du proiektuak eta sentsazio gozoak baino gehiago, gaziak izan dira nagusi. Udara partetik hona apenas egon da mugimendua, apenas egon dira ekarpenak eta egon diren ekarpen interesgarri batzuei apenas eskaini zaie arreta (oso ona Fultxoren azken ekarpena).

Ez da erraza izan, ezta ere, Ikastolen Elkarte mailan izandako esperientzia. Ez da sekretua ez nagoela oso ados Ikastolen Elkarteak IKT arloan jarraitzen duen filosofiarekin. Egia da eztabaidaren bat edo beste izan dugula baina beti ere, izpiritu eraikitzaile batetik enfokatuta, argidoak ematen, taldeari onura ekar dakiekeen proposamenak mahai gainean jartzen. Nituen helburu guztien artean nagusienetako IKT dinamizatzailearen figurari behar zaion garrantzia, babesa eta laguntza bilatzea izan zen. Baina nonbait zerbait gaizki egin dut, izan ere, pasa den udaran izandako bilera baten ostean nire lankide batzuen aldetik errezelo eta mesfidantza handiak sumatu nituen. Nahiko kaxkatuta ateranintzen bilera hartatik eta denbora dezente behar izan nuen hangoa asimilatzeko. Denborarekin perspektiba pixka bat hartu dut; konturatu naiz oso zaila dela Ikastolen Elkartean dagoen izpiritu endogamiko eta korporatiboarekin puskatzea. Horixe da Elkarteak garai berrietara egokitzeko duen trabarik handiena. Eta ondorio garbi bat atera badut, horrekin puskatzeko, ilusioa eta borondatea baino gehiago behar direla da.

Eta horrela EGAko aferara heltzen gara. Eta honek bertan behera botatzen ditu nire teoria eta espektatiba guztiak. Maiteri gertatu zaionaren ondoren, nola defendatu ditzaket elkarlanaren filosofia, komunitatearekiko konpromisoa eta antzeko paranoiak nire lanideen aurrean? Nola transmititu orain ingurukoei komunitatearen mesedean egindako lanak, modu batera edo bestera, onurak ekarriko dizkiotela gure eguneroko lanari? Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakiaren atzean balorazio asko egin daitezke; niri pertsonalki pena gehien ematen didana, inmobilismoa justifkatu nahi dutenek behar zuten aitzakia lortu dutela. Horrelako erabaki sinple batekin, bertan behera bota dituzte gauzak beste modu batera egin daitezkeela pentsatzen dugunon arrazoi guztiak. Zer kontatu behar diet nik orain ingurukoei?

udaberri berririk ez guretzat.

Laister sartuko gara urtarorik politenean eta gure ikastola zuzendaritza taldearen berritze prozesuan murgilduko da. Asko dira gure ikastolak bizi izan dituen aldaketak azken urte hauetan, asko dira kudeaketa eredu berriak ekarri dituen onurak. Baina egia da, baita ere, hobekuntzaren izpirituak ez duela zentzurik, atzera begira bakarrik jarraitzen badugu. Ez gara bakarrik irakasleak egokitu behar datozen garai berrietara, ezin dugu irakasleen gain soilik utzi ikastolaren eraldaketaren ardura. Eraldaketa prozesu horretan lidergoa eramango duen talde bat behar da, aurretik izango ditugun erronkei aurre egiteko ondo prestatuta egongo dena, etorkizuna baldintza egokitan eraikitzeko beharrezkoak diren baliabideak eskura izango dituztenak.

Eta nire ustez arlo horretan badugu zer hobetua oraindik. Ikastolan egin ditudan hamaika urte hauetan ez da sekula gai hauetaz hitz egin; ez dugu sakondu zuzendaritzaren berritze prozesuaren inguruan, ez dugu hitz egin arlo pedagogikoaren koordinazioaz (konpetentzien hezkuntzan oinarritutako ereduan berriaren aurean ezinbesteko gaia), ez dugu aztertu zuzendaritzak nola burutzen duen giza baliabideen eta ezagutzaren kudeaketa, ez dugu hitz egin barne formazioari eman behar zaion enfokeazeta honek izan dezakeen eraginaz berrikuntzan, ez dugu sekulan hitz egin arlo hauetan guztietan zuzendaritzako kideek izan ebhar dtn formazioaz…

Tira, aurtengo udaberria ezberdina izango delakoaren esperantzaz, ordu batzuk pasa nituen honi guztiari buelta pare batzuk ematen. Informazio bildu eta geurera ekarri, ditugun alde ahulak identifikatu eta horiek guztiak paperean jaso. Ordu dezente joan zitzaizkidan zeregin horetan eta, egia esanda, ez nuen esperantza handirik horrelakorik gehiegirako balioko zuenik. Ostegunean aurkeztu genuen Koro eta biok gai hau zuzendaritza bileran.

Bileratik frustrazio eta ezintasun sentsazio handiekin atera nintzen. Lekuz kanpo sentitu nintzen tarte batzuetan, besteetan azaldutakoak ez zirela ulertzen ikusi nuen eta, beste batzuetan, egindako proposamenek suposatzen zituzten aldaketen aurrean beldurra eta erreflexu falta ikusi nituen.

Denborak aurrera etengabian,

Kuriosoa da. Oraingo perspektibarekin zein desberdin ikusten diren gauzak. Duela lau urte, zeinen berde nengoen oraindik, zeinen esperientzia gutxi eta, era berean, zeinen baikor sentitzen nintzen etorkizunaren aurrean. Ziur aski lotura zuzena egongo da ezjakintasuna eta ametslaria izatearen artean.

Denborarekin, prestatuagoa sentitzen joan naizen bitartean, amets egitetik gauzak benetan burutzeko aukera izatea pasa dut. Hasierako utopia haiek egi bihurtzeko aukera erreala dagoela ikusten duzu. Baina orduan jabetzen zara, ingurukoen errealitatea zuk bizi duzunaren desberdina dela. Eta jabetzen zara ingurukoengan eragiteko aukera galdu egin duzula, besteek oso urruti ikusten dituztelako zuretzat hain arruntak izan daitekeen hainbat gauza. Denborak aurrera egiten du bai, baina aldaketa hori abiadura ezberdinena gertatu dela egiaztatzeak frustazio handiak sortzen ditu.

ta orain ezin eutsi izan giñana,

Ez dago atzera bueltarik, tamalez. Asko aldatu da nire bizitza azken lau urte hauetan. Uste dut lehen nuen ilusio eta freskotasuna galdu egin dudala. Asko kostatzen ari zait hasierako motibazioari heltzea gure blog honetan idazterakoan. Une honetan gainezka sentitzen naiz.

Ez dut denborarik ditudan konpromiso guztiei erantzuteko. Momentu batzuetan lanez gainezka ibili naizelako eta, beste batzuetan, adore nahikorik ez dudalako izan saltsa berrietan sartzeko, kontua da batzuek egin dizkidazuen kolaborazio eskaerak erantzunik gabe geratu dira. Hemendik barkamena eskatzen diet denei.

Ingurukoekin harremana ere aldatu egin da. Etxean dakite honetaz inon baino gehiago. Loinaz eta Enekok ere merezi dute nire denboraren zatitxo bat, orain arte eskaini diedana baino dezente gehiago. Mikelekin ere garai batean genuen komunikazioa faltan botatzen dut. Denbora eskaini beharrean nago hauei ere.

rutinaren morroiak bihurtu gara,

Lan egiteko modu batera ohitu naiz, autonomoa eta autosufizientea. Komodoa sentitzen naiz lan egiteko modu horrekin baina lan egiteko modu honek inguruan dudan errealitatearekin talka egiten duela entitzen dut. Eta ingurukoekiko asinkronia falta horrek dezente kezkatzen nau. Izan ere, bide horretatik jarraituz, frustrazioak etengabe jasotzeko arriskua daukat. Izan ere, lan egiteko modu honen ondorioz sortzen diren itxaropenak asetuta izatea oso gauza konplikatua da, ingurukoentzat egiten ditudan planteamenduak oso arrotzak bihurtzen direlako gehinetan eta horrek mesfidantza eta beldurra sortzen die zurekin lanean daudenei.

Eta ez dut errutina horrekin jarraitu nahi. Nire lanean satisfazioak behar ditut eta horretarako bide berriak probatu behar ditut. Aukeretako bat sarean zehar nire burua promozionatzea izan daiteke, autobombo piska bat eman. Ez da zaila hori. Interneten tripak ezagutzen ditut eta ez litzateke gauza konplikatua izango. Egiten dudan lan guztia etekin pertsonala ateratzeari dedikatu; badira horrela jokatzen duten irakasle askok, nik deitzen ditudan “blogfesor star” horietako asko, internetetaz baliatu direnak euren protagonismo egarria asetzeko. Baina hori ez da nire estiloa.

laztana, lehen baino lehen aska gaitezan.

Ez daukat oso garbi oraindik nola enfokatu etorkizuna, baina garbi daukat gauza batzuk aldatu beharrean nagoela. Alde batetik, blog hau eta bestelako proiektuak alde batera uzteko asmoa daukat, bolada batean behintzat. Denbora luzez nire buruari jarri diodan halabeharrezko lotura horiekin eten nahi dut gauzak zerbait argitu arte. Behin eta berriro idatzi, ekarpenak egin… presio hori alde batera utzi nahi dut.

Bigarren helburu bezala, dedikazioaren eta gauzatuko ditudan proiektuen artean oreka bat bilatzea jarri diot nire buruari. Une honetako egoera nahiko frustrantea da eta ez dauka zentzurik bide berdinetik jarraitzea. Jokabideak eta eragite ardatzak birplanteatu beharrean nago eta horrek denbora baterako behintzat. Web 2.0 euforia amaitzen ari den une honetan, hurrengo geltokia Web Semantikorena omen da. Tira bada, ni neu ere, bilakaera horretan, euforiatik gauzen muinetarapasatu beharrean nago.

Denborak esango du erabaki hori baliagarria izan den niretzat, nire familia eta lagunentzat eta partaide naizen eskola komunitate osoarentzat.