Latitudea edozein puntu eta ekuatorearen arteko angelua da. Latitude konstanteko puntuak batzen dituen marra paraleloak dira. Lurraren inguruan zirkuluak sortzen dituzte, ahalik eta poloan 90ºko latitudea dagoen arte.
Ekuatorean latitudea 0º da eta diametro handieneko paraleloa, Lurra alde zabaletik inguratzen duelako. Ekuatoreak, gainera, Lurra bi zatitan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa.
Badira beste paralelo txikiago batzuk, Ekuatorea baino txikiagoak. Hona hemen aipagarrienak: Kantzerko Tropikoa eta Kaprikornioko Tropikoa, Zirkulu Polar Artikoa eta Zirkulu Polar Antartikoa.
Longitudea Lurreko puntu aukeratu batekiko ekialdera edo mendebaldera dagoen angelua da. Gaur egun, Greenwicheko Royal Observatory delakoan dago jarrita 0ºko puntua. Antipodak aldi berean 180ºM eta 180ºE longitudera daude.
Luzera konstantea duten puntuak meridianoak dira. Meridianoak ez dira paraleloak, Ipar Poloan eta Hego Poloan elkartzen baitira.
Meridianoek ordu banaketa egiteko ere balio dute eta, horren bidez, Lurraren ordu eremuak ezagutzeko.
Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik, zehatzago Londreseko aldiriko astronomia-behatokitik.
Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).
Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-zona ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.
Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Paris, San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington. Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.
Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:
* Erresuma Batua
* Frantzia
* Espainia
* Aljeria
* Mali
* Burkina Faso
* Togo
* Ghana
* Antarktika
Zirkulu Polar Antartikoa munduko bost paralelo nagusienetakoa da, zehazki 66º 33' 38" Hego latitudean aurkitzen dena. Paralelotik hegoaldera jotzen badugu Antartikarekin topatuko gara, aldiz iparralderantz jotzen badugu, Hegoaldeko ingurune natural epelarekin aurkituko gara.
Zirkulu Antartikoak, eguneko eguzki izpien muga egiten du neguko solstizioan eta udako solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga.
Antartika izeneko kontinentea ia zirkulu polar antartikoaren barruan dago. Honek kontinentea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du: Penintsula antartikoaren iparraldetik, Ekialdeko Antartikan Enderby, Wilkes eta Adelia lurraldetatik eta Balleny uharteen artetik.
Hego Poloa edo Hegoburua planeta bateko hego ertzean dagoen puntu geografikoa da, biraketa ardatzak hegoan igarotzen duen lekua hain zuzen.
Lurra planetan, hau da gure planetan, Antarktikaren gainean ezarria dago, Ipar Polotik 2600 bat kilometrora.
Roald Amundsen norvegiarra izan zen lehena leku horretara heltzen, 1911. urtean. Aurrerantzean ailegatu direnen artean aipatzekoa da Sir Edmund Hillary (1958).
Hego Sandwich uharteak kontutan hartu gabe, hego polotik gertuen dagoen lekua Txile da, eta Ushuaia delarik gertuen dagoen hiria, Argentinan kokatua, eta gertuen dagoen herria Puerto Williams da, Txilen.
Kaprikorniko Tropikoa ekuatoretik hegoaldera 23º27' dagoen paraleloa da. Eguzkia hegoaldeenen modu zenitalean jo dezakeen paraleloa da. Neguko solstizioan eguzki izpiak elkartzutak dira latitude honetan. Kaprikornioko Tropikoak, era berean, zonalde tropikalaren hegoaldeko muga zehazten du.
Izenaren jatorria egun horretan antzina Eguzkia Kaprikornio konstelazioan zegoelako eman zitzaion. Gaur egun, hala ere, Ofiuko konstelazioak hartzen du leku hori.
Sare geografikoak Lurreko edozein puntu kokatzeko, gizakiak lerro sistema sinple bat asmatu zuen. Lurra, meridiano eta paralelotan banatu zuen, bien artean leku zehatz bat kokatzeko modua izateko.
Meridianoak Ipar Polotik Hego Polora zabaltzen diren 180º-ko zirkulu erdiak dira, eta paraleloak, aldiz, 360º-ko zirkulu osoak, ekuatorean luzera maximoa dutenak, eta latitudea igo ahala, txikitzen direnak.
Meridiano eta paralelotan oinarrituz datu geografikoak ematen dira, latitudea eta longitudea. Lehenengoa, ekuatorea eta leku baten meridiano arkua gradutan neurtuta da. Ekuatoretik iparralderantz 0º-tik 90º bitarteko neurriak hartuko ditu, eta gauza bera gertatuko da Ekuatorerik hegoalderantz. Longitudea, berriz, Greenwich meridianoa eta leku baten paralelo arkua gradutan neurtuta da, 0º-tik 180º-ra bitarteko neurriak hartu ditzakeelarik Greenwich meridianotik ekialde eta mendebaldera.
Adibidez: Bilbo: 43º15’ N Latitudea 2º56’ W Longitudea
Nazioarteko data lerroa 180º meridianoan dago kokatua, hau da, Ozeano Bareko irletan egun berria hasten denean, Euskal Herrian aurreko eguneko 12ak izango dira. Greenwich meridianotik ekialdera, ordua aurreratua dagoela onartzen da, eta mendebaldera, berriz, atzeratuta.
Ekuatorea edozein planetaren inguruan dagoen alegiazko lerroa da, Poloetatik distantzia berdinera. Ekuatoreak azalera guztia Ipar Hemisferioa eta Hego Hemisferioaren artean banatzen du. Latitudea beti 0º da. Lurreko ekuatoreak 40.075,004 kilometro neurtzen ditu.
[aldatu] Mozten dituen herrialdeak
Lurrean honako herrialde hauek mozten ditu Ekuatoreak:
* Sao Tome eta Principe
* Gabon
* Kongoko Errepublika
* Kongoko Errepublika Demokratikoa
* Uganda
* Kenya
* Somalia
* Maldivak
* Indonesia
o Sumatra
o Sulawesi
o Borneo
o Halmahera
o Ginea Berria
* Kiribati
o Gilbert irlak
o Lerroko irlak
* Ekuador
* Kolonbia
* Brasil
Kantzerko Tropikoa ekuatoretik iparraldera 23º27' dagoen paraleloa da. Eguzkia iparraldeenen modu zenitalean jo dezakeen paraleloa da. Udako solstizioan eguzki izpiak elkartzutak dira latitude honetan. Kantzerko Tropikoak, era berean, zonalde tropikalaren iparraldeko muga zehazten du.
Izenaren jatorria egun horretan antzina Eguzkia Kantzer konstelazioan zegoelako eman zitzaion. Gaur egun, hala ere, Geminis konstelazioak hartzen du leku hori.
Ipar Poloa edo Iparburua planeta bateko ipar ertzean dagoen puntua da, biraketa ardatzak planetako ipar ertzean lurrazaleratzen den lekuan.
Lurra planetan, ardatz honek 23.5º-ko inklinazioa hartzen du.
Ipar poloa, Ozeano glaziar artikoan dago kokatuta. Robert Edwin Peary estatubatuarra izan zen lehena ipar polora heltzen, 1909. urtean, Matthew bere laguntzailea eta lau eskimalekin.
Zirkulu Polar Artikoa munduko bost paralelo nagusienetakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean aurkitzen dena. Paralelotik iparraldera jotzen badugu Artikoarekin topatuko gara, aldiz hegoalderantz jotzen badugu, Iparraldeko ingurune natural epelarekin aurkituko gara.
Zirkulu Artikoak, eguneko eguzki izpien muga egiten du udako solstizioan eta neguko solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga. Beraz, udan, paralelotik goragoko lurraldeetan 24 orduko eguzkia dago eta neguan aldiz, 24 orduko iluntasuna.
[aldatu] Herrialde Artikoak
Iparraldeko geografian izotzezko itsasoak dira nagusi, hala ere, landa eremu ugari dago ere. Paraleloak 8 herrialde zeharkatzen ditu:
* Alaska (AEB)
* Errusia
* Finlandia
* Groenlandia (Danimarka)
* Islandia
* Kanada
* Norvegia
* Suedia
Oso biztanle gutxi bizi dira, hotza nagusi den lurralde hauetan. Zirkulu Polar Artikotik iparraldean aurkitzen diren hiri handienak Murmansk (325.100 biztanle), Norilsk (135.000) eta Vorkuta (85.000) Errusian, Norvegian Tromsø (62.000) eta Finlandian Rovaniemi, 58.000 biztanlerekin dira.
Azken aldian, lurraldeak garrantzi handia hartu du Berotze globala dela eta. Honen ondorioz, etorkizun hurbilean izotza urtzean, azpian aurkituko diren putzu akuiferoen jabe egin nahian, Ozeano Artikoko eremuak banatzen hasi dira herrialde asko. Gatza izango da banaketa herrialde ororen adostasunez egitea eta jada eztabaida gogor batzuk sortu ditu kontuak nazioarteko politikan.