A A
RSS
IKTeroak taldea Ordiziko Jakintza ikastolako irakasle talde batek osatzen dugu. Gure lankideek, serion nahiz broman, ezizen honekin deitzen gaituzte laguntza behar dutenean eta izenak dioen bezala askotan ibiltzen gara ero IKTen mundu ziraragarri honetan.

Gure eginkizun nagusiena Jakintza ikastolako IKT plana diseinatu, inplementatu eta dinamizatzea da. Taldea osatzen dugunok IKTen erabilerak irakaskuntza prozesuaren metodologian aldaketa sakonak eragin dezakeela pentsatzen dugu eta aldaketa hori era progresiboan gauza dadin urtero ikastolako IKT plana diseinatzen dugu. Plana garatzerakoan kontutan hartzen ditugu etapa desberdinetako taldekideen ekarpenak eta, ondorioz, plana ikastola osoan identifikatutako gabezi edota beharreei erantzuten ahalegintzen da.

Ekainean egiten dugun IKT planaren diseinuarekin hasi aurretik, martxo inguruan, zuzendaritzari inbertsio plan bat aurkezten diogu, bertan gauzatu nahi diren proiektuak aurrera eramateko egon daitezkeen diru beharrak azaltzen direlarik. Behin dokumentu hau onartzen denean IKT plana diseinatzeari ekiten diogu.. Plan honen marko orokorra Ikastolen Elkarteak diseinatutako plana izanik, ardatz nagusiak ondorengoak izango lirateke:

AZPIEGITURA: bertan kontenplatzen dira urteko proiektuak gauzatu ahal izateko azpiegitura mailan egin behar diren inbertsioak, hala nola, infogelak, ordenadoreak, wi-fiak, zerbitzariak,...

PRESTAKUNTZA: teknologia berrien ezagutza irakasleria osoari helarazteko konpromisoa hartzen da atal honetan. Bertan, ikasturteari begira gauzatu daitezkeen formazio ikastaroen plana egiten da eta, bide batez, IKTeroon formazio espezifikoa ere azpimarratzen da; bideogintza, bitakorak eta sindikazioa, hezkuntzara zuzendutako tresna berezien formazioa, flash programazioa...

BALIABIDEAK: urtean zehar garatuko ditugun proiektuen zerrenda planifikatzen da hemen. Proiektu hauek arlo pedagogikoari lotutakoak nahiz guraso eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko pentsatutakoak izan daitezke. Hemen koka genitzazke gure hiruhilabetekaria, urteko DVDa, ikastolako web orria, IKTeroak webloga, batxilergoko eGelaren proiektua...

GIZA-BALIABIDEAK: plana aurrera eramateko beharrezkoak diren giza-baliabideen azterketa egiten da atal honetan. Kanpoko eta barruko giza-baliabideak desberdintzen ditugu; lehenengoen artean gure hornitzaile informatikoak, ikastolen elkarteko pertsonala, ikastaroak emango dituzten kanpo irakasleak... hartzen ditugu kontutan eta bigarrengoen kasuan IKT dinamizatzailea, webmasterra, IKT taldekideak.... egongo ginateke. Bakoitzaren eginkizunak zeintzuk diren zehazten ahalegintzen gara.

DINAMIZAZIOA: gure ikasleek ikastola barruan egiten duten ibilbide akademikoa haintzat hartuz (2 urtetik 18 urtera bitartean) IKTen erabileran egon daitezkeen gabeziak identifikatu eta IKTen erabileraren ezagutza era egokian garatu ahal izateko plana prestatzen dugu. Bestalde, teknologia berriak identifikatu eta irakasleariari ezagutzera ematea da beste helburuetako bat atal honen barnean.

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo