TopOfBlogs
A A
RSS

Software Libreari buruzko dokumentazioa



DOKUMENTAZIO OROKORRA

  1. Linux y FOSS (Autorea: Gabriel Perez): Linuxen inguruko oinarrizko informazioa eskaintzen duen aurkezpena. Azpian ikus daiteke.
  2. Ubunturen instalazio prozesua (Autorea: Jakobe Palazio) Hiru minutu pasatxo dituen bideo honetan Ubuntu instalatzeko jarraitu behar diren urratsak azaltzen dira. Kalitatea oso ona ez bada ere, instalazio prozesuaren oinarriak ezagutzeko nahikoa da.

  3. Partizioak sortu Linuxen (Autorea: http://linuxman.blogsome.com/">Linuxman) Linuxen partizioak sortzeko prozesua azaltzen duen flash bideoa. Distribuzioa Ubuntu ez bada ere, prozedura ez da aldatzen.

  4. Linuxean oinarritutako web zerbitzaria antolatzeko gida (Autorea: Adictos A Linux) Hamalau urratsetan Debianen oinarritutako web zerbitzari bat nola prestatu azaltzen da tutorial honetan. Jakin beharreko guztiak azaltzen dira modu argi batean. Amaitzeko, Wordpressen instalazioa zerbitzari honetan nola burutu ere azaltzen da.



SOFTWARE LIBREA ETA IRAKASKUNTZA

  1. Why schools should exclusively use free software (Autorea: Richard Stallman). Ikastetxe batek zergatik erabili behar du software askea? Stallmanek mota guztietako arrazoiak aipatzen ditu: ekonomikoak, praktikotasunaren aldekoak eta, nola ez, filosofikoak ere. Eguneraketa: hona hemen erdarazko bertsioa.
  2. Cape Town Open Education Declaration (Autoreak: mundu mailako aditu mordoa): 2007ko irailaren 15an hezkuntza irekiaren inguruan eta baliabideen partekatzeren alde idatziriko aitorpena, ikastolen munduan kontutan hartzekoa.Nahi izanez gero, euskarazko bertsioa ere irakur daiteke.
  3. Entrevistas sobre Software Libre y Educación (Autorea: Mastermagazine) elkarrizketa zerrenda honetako lehenengo hamarrak guk jorratu behar dugun gaiari buruzkoak dira. Mundu osoko pertsonai ezberdinek gai honen inguruan euren iritzia ematen dute.
  4. Razones para usar software libre en educación (Autorea: Gleducar.org) Argentinako wiki honetan artikulu oso interesgarriak aurki daitezke. Gai bereziki oso ondo landuta dago eta gure testuingurura estrapolatu daitezkeen interesgarri asko eskaintzen ditu.



MIGRAZIORAKO GIDAK

  1. Guia de Migracion de Software Libre para Pymes: (Autorea: Instituto Tenológico de Informática, UPV) Nahiz eta Pymeetara zuzendutako migrazio gida izan, ikastolontzat baliagarriak izan daitezkeen ideia interesgarri mordoxka aurkezten dira bertan.



ESKULIBURUAK

  1. Ubuntu eskuliburua (Autorea: Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritza) Ubunturekin lehen urratsak eman nahi dituenarentzat ezinbesteko eskuliburua. Oinarrizko kudeaketaren inguruko azalpen ugari ematen ditu. Badago ere eskuliburu honen onlineko bertsioa.
  2. OpenOffice eskuliburua (Autorea: OOoAuthors) Ingelesezko bertsiotik erdarara itzulitako eskuliburu sorta. Oraindik zati dezente erdaratu gabe dauden arren, pdf honetan topa daitezkeenekin oinarrizko erabilerarako nahikoak dira.
  3. Tutoriales y Manuales (Autorea: Gleducar.org) Software libreko hainbat aplikazioen eskuliburuak, Calc, Pidgin, Tuxpaint VirtualDub, Writer...
  4. Empezando con el Software libre (Autorea: autore ezberdinak, hauen artean, Eric Raymond, Richard Stallman, Roberto Di Cosmo...) Software librea zer den ulertzeko dokumentu sorta interesgarria agertzen da bertan. Hauetako batzuk nahiko ospetsuak dira internet mailan.



OPENSOURCE APLIKAZIOEN ZERRENDAK

  1. Open Source Living
  2. Opensource as alternative
  3. Downloadpedia
  4. Alternativas libres (bereziki interesgarria irakaskuntzarako)
  5. FOSSwiki
  6. OpenSource software
  7. Windows Toolbox (Windowserako baliagarriak diren opensource aplikazio zerrenda)
  8. Software Libre Educativo (hezkuntzan bereziki erabilgarriak diren 200 aplikazioen bilduma. hauetako gehienak deskribapen zehatza dute)



Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo